Panpinak eta baloiak elkarren osagarri

Gabonetako oparien harira neskei eta mutilei zuzendutako jostailuen
bereizketaz aritu gara Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol
aholkulari eta berdintasun agentearekin. Jostailuen bereizketak
motrizitatea eta gorputz eskema eta mugimendua gehiago edo gutxiago
lantzea dakarrela adierazi digu. Kirol oparietan erreproduzitzen diren
estereotipoak ere aipatu dizkigu.

Reala, Athletic eta Txapeldunen Liga

Manex Altuna kazetariak Reala eta Athleticen egoerak aipatu ditu, bata Txapeldunen Ligatik kanpo eta bestea klasifikatzeko sailkapen lekuetan delarik.

Indarkeria sexista kirolean

Datuak argigarriak dira, Norbegian eliteko kirolarien %45ak jazarpen sexuala salatzen du, Kanadan %22ak, Txekian %55ak eta Grezian %33ak.Gurean ez da ikerketa zehatzik egin eta ez dago daturik momentuz baina zantzuak badira. Horri buruz hitz egin dugu Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin.

Emakumeen goi mailako kirola

Atal honetan kirolaren arlo zehatz bat lantzen dugu, emakumeena. Horretarako, Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulariarekin hitz egingo dugu hilabetean behin. Gaurkoan, krisian dagoen edo egon ohi den emakumeen goi mailako kirolaz aritu gara.