Haizkoran txapeldun bizkaitarra eta harrijasotzen lehiatuko ez den txapelduna

Aurreko ikasturteko herri kirolen tartea berreskuratu eta hilabetean behin gurean izango dugu Koldo Alduntzin. Gaurkoan, haizkorari eta harrijasotzeari begira jarri gara. Lehenik, Aitzol Atutxarekin hitz egin dugu, maila nagusiko txapeldun bizkaitarrarekin. Eta bigarrenik, iganden jokatuko den Euskadiko Txapelketan (harri txikia) parte ez hartzea erabaki duen azken urtetako txapeldunarekin, Aimar Irigoienekin.

Kirol Leihoa irratsaio berria laister martxan! Emakumeek izanen dute hitza!

Heldu den astetik aitzina, astelehenero 14:05etan “Kirol Leihoa” irratsaio berria, Mikel Ibargoienen eskutik. Kirol guziek ukanen dute tokia, baina hitza Emakumeek izanen dute! Ez huts egin!

Kirol tartea

Azken egunetako kirol gertakari esanguratsuenen bilduma egin digu Idoia Altuna kirol kazetariak. Ikasturteko azken kolaborazioa izanik, musika lagun agurtu dugu. Mila esker Idoia!

Emakume entrenatzaileak

Gizonezko talde profesionaletan entrenatzaile lanetan hasi diren zenbait emakumeren albistek harrabotsa sortu dute. Frantziako Cleermon taldea gidatzeari ekin dion Helena Costa edota Andy Murray tenislariaren entrenatzaile izango den Amelie Mauresmorenak. Berriki egin den “Emakumeak eta Kirola” munduko Kongresuan gaia hizpide izan du gainera gure kolaboratzailea Ainhoa Azurmendik. Hala itxi dugu ikasturte honetako bere azken kolaborazioa.

Emakume “floreroak”

Genero ikuspegitik begiratzen diogu kirolari tarte honetan Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulariarekin. Gaurkoan, sari emateei begira jarri gara eta batik bat, txirrindularitzan hain ohikoa bilakatu den emakumeek gizonezkoei saria emateari. Unei honi Maddalen Lujanbiok egindako kritika ere hizpide izan dugu.