Gabarrarik gabe baina ospatzekoa

Athleticeko neskek liga irabazi dute, gaur ospakizunak nagusituko dira Bilbon baina gabarrarik ez da izango klubak jakinarazi duenez. Eskaerak 30.000 sinadura bildu dituen arren Josu Urrutia presidenteak argudiatu du gizonezkoek Superkopa irabazi zutenean ez zutela atera. Erabakia eta liga irabazi izana aztertu ditugu Kirol Leihoa saioko gidari Mikel Ibargoienekin. Joseba Agirre entrenatzaileari, Iraia Iturregi kapitainari eta Irene Paredes jokalariari egindako elkarrizketak ekarri ditugu.

Etxetik urrun daudenak etxera ekartzeko bidea irudikatuz

Lasterbidean ekimena igandean izango da Araian, laugarren edizioa du aurtengoa euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri lasterketak. 1.500 korrikalari batzea dute helburu, adin guztietakoak. Horretarako bi lasterketa daude aukeran, nagusia eta laburragoa.

15 denboraldi, 1425 gol. Agur esan du Matxalen Ziarsoro BeraBerako kapitainak

Laugarren liga jarraian irabazi zuen Bera-Bera eskubaloi taldeak joan den larunbatean. Baina garaipen eta agur eguna izan zen 3 jokalarik utziko baitute eskubaloia, horietako bat Matxalen Ziarsolo BeraBerako kapitaina. 15 urte egin ditu Donostiako taldean, 1425 gol, 4 liga, 5 kopa eta 5 super kopa irabazi dituen jokalari bakarra da bera. Larunbatekoa izan zen bere azken partida.

Jon Alkorta: “Bagenekien denboraldi zaila izango zela, baina seguru ginen taldeak konpetituko zuela”.

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu liga amaitzeko 3 partida falta direnean salbazioa ziurtatu duen Oiartzuni. Denboraldia aztertzeko gurekin izan dira Jon Alkorta entrenatzailea eta Anne Mugarza kapitaina.

Kostako pilotakadak

Hilabete t´erdi lehiatzen egon ondoren, asteburu honetan jokatuko dira Nafarroako hainbat pilotalekutan banatuta, Euskadiko pilota federakuntzaren gidaripean GRAVNI izenarekin ezagutzen dugun txapelketaren finalak eta bertan, modalitate eta maila ezberdinetako 51 final jokatuko dira. Bada zerbait.

Matxalen Ziarsolo: “Denboraldi amaieran txapeldunak garela izango da titularra”.

Bestalde, Aiala Zarautz mailari eusteko aukerarik gabe geratu da. Denboraldiaren balorazioa egin dugu Martin Larrañaga entrenatzailearekin.  Halaber, Athleticek lidertzan jarraitzen du. Ligako azken txanpa aztertu dugu Erika Vazquezekin.  Maialen Zelaiak bere aldetik, 2 urtez luzatu du kontratu Realarekin eta ilusioz begiratzen dio etorkizunari.  Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Ainhoa Azaola (Zuazo), Esti Aizpurua (Oiartzun), Maialen Arana (Orvina), Nereba Belzunegi (Reala), Ariane Prados (WP 9802), Virginia Cobos (Leioa), Ainara Elbusto (Reyno de Navarra), Irantzu Garcia (Curling) eta Patri Espinar (Pilota).

Eli Pinedo: “Kopako finalean euskal derbia izatea polita da eta kalitatea dagoela erakusten du”

Gaurko saioan Eli Pinedo elkarrizketatu dugu. Bera Berak Kopako bosgarren titulua eskuratu zuen Zuazo 17 eta 33 menderatuta. Beraz, euskal derbia izan genuen finalean eta egun historikoa izan zen gure eskubaloiarentzat. Emakumeen Birari ere tarte berezia eskaini diogu. Unai Zubeldia Berriako kazetaria bidelagun izan dugu analisia egiteko, eta Bira 11.postuan amaituta gure ordezkari onena izan den Ane Santesteban ere gurean izan da.

Ariane Ochoa: “Jendearen erantzuna ikaragarria izan da, asko gozatu dut, eta Zarautzen horrelako txapelketa bat izatea paregabea da

Ariane Ochoak asteburuan jokatu den Pro Zarautz txapelketa nola joan den kontatu digu. Bizkaitarra finalerdietaraino iritsi zen. Bertan Pauline Ado hendaiarrak -txapelketako irabazleak- garaitu zuen.

Maialen Chourraut: “Pisu handi bat kendu dut txartela lortuta, eta, orain, Riora urrearen bila joango naiz”

Gaurko saioan Maialen Chourraut elkarrizketatu dugu. Lasartearrak asteburu honetan lortu du Olinpiar Jokoetarako txartela eta oso gustura dago. Orain, begirada guztiak Rion jarrita ditu eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina kolkoratu ostean, urrearen bila joango dela kontatu digu.

“Emakume transexuala naiz eta emakumeekin lehiatu nahi dut futbolean”

Izaro Antxia emakume transexuala da, futbolaria eta emakumeekin lehiatu nahi du areto futbolean. Momentuz ordea, ez du horretarako erantzunik jaso. Bizkaiko Futbol federaziora jo zuen eta honek dio konpetentzia Espainiako Federazioak duela. Hormonatzeak kirolean dakartzan ondorioez ere hitz egin dugu berarekin.