2015eko martxoaren 20an, ESAITek ( Euskal selekzioaren aldeko iritzia taldeak) prentsa ohar baten bitartez, amaitzeko arrazoiak azalduz bere desagerpenaren berri eman zuen, horrela beste batzuei bidea ireki asmoz.
Category Archives: Kirolak
“Hau gero arte bat da”
Baldintza meteorologiko txarrengatik Everesteko igoera bertan behera utzi behar izan du Alex Txikonek. Erabakia zaila izan dela aitortu du gurean, baina argi esan du “baldintzak ez badira betetzen asko arriskatzea da eta etxera bueltatu behar dugu”.
“Espainiako edo frantziako surf selekzioarekin lehiatu baino, hobe belgiarrarekin, ezta?”
Maiatzaren 20tik 28ra ISA surf txapelketa garrantzitsua jokatuko da Biarritzen. Selekzioen arteko txapelketa izanen da. Baina, nahiz eta txapelketa gure kostalean izanen den, hego euskalerriakoak espainiako selekzioarekin aritu beharko dira eta iparraldekoak frantziakoarekin. Ez baita onartu euskal selekziorik. Ez dago beste irtenbiderik? Haritz Larrañaga surflariak dio baietz.
Emakumeen harrobia esku pilotan
Larunbatean jokatuko dira Zornotzan Emakumeen Master Cup esku pilota txapelketaren finalak, elite zein lehen mailako finalak. Lehen edizio honen balorazio baikorra egin dute antolatzaileek eta ziurtatu dute lehena bai baina ez dela azkena izango. Nagore Arozena finalistarekin eta Iker Amarika zuzendari teknikoarekin hitz egin dugu.
Selekzioren ofizialtasuna aldarrikatu du EH Bilduk UEFAko presidentearekin izandako bilkuran
Aitziber Ibaibarriaga EH Bildu Bilboko bozeramailea Aleksander Ceferin UEFAko presidentearekin bildu zen atzo goizean.
Konturatu gabe aintzindari
1985 urtea zen eta Euskal Herriko lehen emakume txirrindulari ekipoa osatu zuten Orbearekin bost emakume hauek, Patxi Alkorta lagun. Aintzindariak izan ziren txirrindularitzan, kirolean eta baita emakume gisa ere. Larunbatean omenaldia egingo diete Gabiria Kopan. Gurean izan dira Josune Gorostidi eta Arantxa Orbegozo “Txitxi”.
Pilota paretaren kontra? Betidanik ez…
Euskal Herrian zabalduena eta ezagunena egun Hegoaldean ezker paretan eta Iparraldean trinketean jokatzen diren pilota jokuak dira. Baina guztiaren hasiera joko zuzenetan dago, aurrez aurre eta paretarik gabe eskuz jokatzen den modalitatean. Pilotaren histora eta isotrioak ekarri dizkigu Antton Mendizabal eskultrugileak.
Ba al zenekien Frantziako Tourra egunkari baten asmakizuna dela?
Kontaezinak dira Frantziako Tourrak eman dizkigun bazkaloste ederrak. Zenbat aldiz altxatu gara sofatik, txaloka eta oihuka, gure animoek txirrindularien izterretan eragina izango zutelakoan? Frantziako Tourra beti izan da ikuskizun eta hori ederki dago islatuta Ander Izagirrek idatzitako “Beruna pratikan” liburuan. Frantziako bira ospetsuko bitxikeriak aipatu ditugu berarekin.
Surf komertziala ala ingurumenarekin eta zaintzarekin lotutako surfa?
Zarauzko Surf Eskolak ateak itxiko ditu datorren irailean. Hala iragarri dute bertako arduradunek eta hala azaldu digute gurean Mikel Troitiño Berasategi eta Haritz Larrañaga Altunak. Itxierak surfa ulertzeko moduarekin eta gurean gailentzen den eredu komertzialarekin du zerikusia. Ingurumenarekin eta zaintzarekin lotutako eredua bultzatuko duen erreleborik ez dute ikusten momentuz.
Indarkeria, matxismoa…futbola inguratzen duen zelofana
[TERTULIA] Eurokopa eta jarraitzaileen arteko liskarrak edota Iker Muniain Athletickeko jokalariaren kontra egindako sexu abusu salaketa. Denak ezin zaku berean sartu baina askotan doa futbola indarkeria edo matxismoarekin lotuta, Bai behintzat nagusitzen den futbol eredua, gizonezkoena eta profesionala. Nola atera eredu horretatik?