gün on, negüaren lehen hatsarekilan, berriz horra nitaizüe kronika ttipi baten bidez. Urte oroz bezala, Eüskal Selektzioaren Aldeko Mendi martxa bat antolatürik izan da eta aurten, parte bat Xiberotik igaranen da. Üztailaren 29 ean, Oxkaxeko lepotik igaraitez, Donaixti / Urdiñarberat abiatüko da ibilaldia.
Category Archives: Kirolak
Behobia-Donostia lasterketako bi esperientzia
Igande honetan izango da Behobia-Donostia lasterketaren 53. edizioa. Errekorra lortu da emakumeen parte hartzean, aurten lautik bat emakumea izango da. Oihane Vesgak eta Ander Iriondok bigarrenez egingo dute korri igandean eta “gogotsu” daude. “Giro paregabea” egoten dela aitortu digute. Helburuak jarri eta betetzen direla ikusteak ere “satisfazioa” sortzen die. Ander Iriondok espetxean duen semearen argazkia eramateak bultzatzen du nolabait lasterketa honetan parte hartzera.
Ainhoa Tolosa kayak surfeko munduko txapeldun
Ipar Irlandako Portrush herrian egin zen Kayak Surfeko munduko txapelketan urrezko domina lortu du Ainhoa Tolosak emakumeen kategorian. Juniorretan berriz, Hodei Crujeirasek. Baina lorpena haratago doa, Euskal Selekzioak irabazi baitu munduko Kayak Surf txapelketa beste edizio batez. 16 txandatatik zortzitan irabazi zuten euskaldunek. Oso pozik hitz egin digu Ainhoa Tolosak, eta iadanik Perun 2019an izango den mundialean jarria dute helburua.
Egun osoko jaia larunbatean Orion Stand Up Paddle euskal zirkuituko froga aitzaki hartuta
Gipuzkoako surf federazioko presidente Maialen Saezek larunbatean Orion Stand Up Paddleko Gipuzkoako txapelketaren berri eman digu. Gipuzkoako txapelketa ez ezik, Euskal Herriko zirkuituko froga izango da. SUP federazioan sartu dute ikusita zenbat herritar dabiltzan. Horretaz gain, surf egokitua, bertsolariak, SUP aizkolari, skatea, zinea eta kontzertuak izango dira egun osoan zehar Orion.
Igandean dohainik ikusi ahalko da EHko VII. Emakumezkoen Kopako finala
Zazpigarren edizioa du aurten Kopa honek. Athletic eta Erreala aurrez aurre izango dira igandean eguerdiko 12etatik aurrera Elgoibarko futbol zelaian. Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako kideak eman dizkigu txapelketaren xehetasunak, eta berau antolatzeko arrazoiak.
Esanahi handiko detailea
Uztailaren 1ean emango zaio hasiera Alemaniako Düsseldorf herrian Frantziako itzuliaren aurtengo edizioari. Bukaera berriz, uztailaren 23an izango da Pariseko Eliseo hiribidean. Pirinioetan korrituko den mendiko etapa bakarra, uztailaren 13an izango da Pautik Peyreagudes artean eta Tourraren historian, lehen aldiz, ez da tropela Tourmalet mitikotik pasatuko.
Aldarrikapena ardatz hartuta ekimenez blai!
Azken hamabost egun hauetan, bi ekimen garrantzitsu antolatu dira Lapurdin. Lehenengoa, euskal surflari talde batek bultzatuta, aurreko larunbatean, Miarritzeko hondartza handian, euskaldunak Euskal Herrian, noski baietz! lelopean ordu bateko elkarretaratzea egin baizen eta bertan, Hegoaldeko zein Iparraldeko hainbat eta hainbat surflari eta lagun elkartu ziren, batik bat, ISA (International Surf Asociation ) antolatuta aste horretan herrialdeen arteko munduko surf txapelketan euskaldunek bere selekzioarekin ofizialki parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Aipatzekoa, ekimenak hasieran Frantziako poliziaren debekua jaso arren, gerora onartu eta inongo istilurik gabe giro onean burutu zela.
230 emakume kantauriko olatuak surfeatzen
Gero eta gehiago dira surfa egiten duten emakumeak, baina hori ez zen horrela dela hamarkada bat. Gipuzkoako Surf Federazioak 2014an sortu zuen “Emakumea Surflari” programa. Lehendabiziko edizioan 20 emakumek eman zuten izena, aurten 200 baino gehiagok. Larunbat honetan egingo dira Emakume surflari topaketak Zarautzen. June Torrealdai, Ana Txurruka eta Nahia Eguskizagarekin hitz egin dugu. Irakaslea lehena,progra honen bultzatzailea bigarrena eta ikaslea hirugarrena.
Euskal Herrriko surflariek selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute larunbatean, Biarritzen
Larunbatean hasi eta datorren asteburura bitarte, herrialdeen arteko mundu mailako surf txapelketa ospatuko da Biarritzen. Garrantzia handiko txapelketa da, 2020. urtean Japonen jokatu diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko baliogarria delako. Euskal surflariek ordea, ezin izango dute euskal selekzioarekin lehiatu. Frantziako surf federazioak 2001. urtean Euskal Herriko surf selekzioari Hossegorren jokatu zen Europako surf txapelketan parte hartzea galarazi zionetik, euskal selekzioak ezin izan du gehiago txapelketa ofizialetan parte hartu.
Euskal Herriko pala txapelketa irekia
Oiartzungo GIRIZIA elkarteak urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditu eta horietako bat, Madalensoro pilotalekuan jokatzen den pala txapelketa da. Aurten, jarraian antolatzen duen 34. edizioa da eta orain hamalau urte, euskal herriko izaera hartu zuen.