Uste dut esan behar dudan honekin gehienok ados egongo zaretela, alegia, txirrindularitzan, Frantziako Tourra dela urtean zehar mundu mailan antolatzen den ekimen nagusiena eta aldi berean garrantzitsuena, bere baitan mugitzen delako kirol arloan zein ekonomikoan txirrindularitza profesionalaren mundua, horrek esan nahi duen guztiarekin.
Category Archives: Kirolak
Alex Txikon: “Mendiak erakusten digu hankak lurrean edukitzea zein garrantzitsua den”
Hilabete hasieran eman zion Alex Txikonek Everesteko tontorra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko espedizioari amaiera. Bidea ekipatu bai, baina tontorrerako saiakeran laugarren kanpalekura ez igotzea erabaki zuten, oso eguraldi txarra medio. Etxera itzuli berritan izan gara berarekin. Orohar balantze positiboa egin du, asko ikasi duelako eta lantaldea oso indartsu eta batuta egon delako. Baina, bigarren aldiz neguan Everest egiteko saiakera bertan behera uztea muturreko galanta izan dela aitortu du, eta zentzu horretan ez dago pozik.
Irene Paredesen balentria
Aurtengo martxoaren 8a, ez da zalantzarik, berezia izan zela. Hainbat zertzelada tarteko. Baina egunari are indar gehiago batzeko, arratsalde aldean, kirol arloko notizi batekin jabetu ginen: Irene Paredes futbol jokalaria munduko hamaikako onenerako hautatu zuten. Euskal Herriko aurreneko jokalaria aitorpen hori jasotzen.
Balio handikoak eta merezitakoak
Hamasei izan dira euskal sokatiralariek Xuzhoun Txinan jokatutako Munduko goma gaineko txapelketan lortutako dominak, bi urrezkoak, zazpi zilarrezkoak eta beste zazpi brontzezkoak. Horietatik bederatzi, taldeka lortu dituzte eta beste zazpiak, selekzio gisa, Basque Country izenarekin. Beraz, txapela kentzekoa izan da Badaiotz, Berriozar, Gaztedi, Ibarra, Sokarri eta Zuraireko neska mutilek beste hogeita bi naziotako tiralarien aurrean lortu duten emaitza.
Harmaila aldizkaria
Pasa den astean kirol munduan agintean dauden emakume kopuruez eta hauen ausentziez aritu ginen San Telmo museoan, bi aditurekin. Bat kirol-psikologia izatearren eta hainbat klub ikertu dituelako eta bestea Delteco Gipuzkoa Basketeko presidente delako, alegia. Ainhoa Azurmendi eta Nekane Arzallus, hurrenez hurren.
Natxo Gonzalez plentziarra hirugarren Nazareko BWWT zirkuituko txapelketan
Atzo Portugalgo Nazaren egin zen olatu handien zirkuituko, BWWTko, txapelketan Lucas Chianca izan zen garaile. Hirugarren postua eskuratu zuen Natxo Gonzalez plentziarrak. Irudi benetan indartsuak utzi ditu beste behin olatu famatuak. Larunbatean eten egin behar izan zuten txapelketa, lehiakideen bizia bera ere arriskuan zegoela ikusita. Haritz Larrañagak esan digunez, Kaliforniako Mavericksen amaituko da txapelketa. Baina itsaso zakarra medio ez bada egiten, Gonzalezek datorren urtean lehen mailan egoteko txartela eskura dezake.
Futboleroak eta futbol euroak hitzak antzekoak baina…
Badakit bai oraingoan ere ez naizela originala izango, futbol munduan gertatutako pasadizo baten inguruan aritzeaz gain, aurreko astean, gurean, hedabide batzuk notiziari jarraipen zuzena egin ziotelako. Badakit ere esango dudanak, agian zaletu batzuen sentsibilitatea ukitu ditzakeela, baino tira, uste dut, futbol mundutik harago, hausnarketatxo bat, xumea bada ere, merezi duela.
Epaileen normalizazioa
Epaileek, nahita edo nahigabe, beti lortzen dute ikusgarri izatea neurketetan. Onerako edo txarrerako. Emakumezkoen futboleko Lehen Maila ez da salbuespena, are gutxiago aurten. Aurretik epaiketa askoz eskasagoak egon diren arren.
FIFA datatik harago
Trantsizio garaian berragerpena egin zuenetik ona, gizonezkoen futbol selekzioak, bat beste, lagunarteko 32 partidu jokatu ditu. Horietatik 21, Euskal Herrian eta Gabonetako datetan izan dira. Beraz, gurean, oso ohikoa izan da, Gabon jaiak euskal selekzioaren partiduarekin lotzea.
Patri Espinar: “Lortu dudan garaipenik handiena izan da”
Pilotako Euskal Selekzioa iritsi berri da Kolonbiatik. Ez dira esku hutsik etorri, Patri Espinar eta Amaia Araiztegi munduko txapeldun baitira binakako One Wall modalitatean. Horretaz gain, Patri Espinarrek banakako finala ere irabazi zuen. Espinarrek banakako finalean Herbeheretako pilotaria gailendu eta horren segidan Araiztegirekin jokatu zuen binakako finalean Mexikoko selekzioari irabazi zioten. Fisikoki “oso gogorra” izan dela aitortu digu Espinarrek, eta baita gurean jokatzen ez den One Wall modalitatera egokitzea. Baina “oso pozik” dago, lortu duen garaipenik handiena izan dela aitortu digu. Euskal Herria ordezkatzea “ohorea” izan da Espinarren aburuz.