“Nazka handia eman dit azken erahilketa matxistaren harira hedabideetan irakurri dudanak”

Angelun eta Gasteizen izan diren azken erahilketa matxisten harira, hedabideek gai hau lantzeko duten modua jarri du, berriz ere, eztabaidagai.

Orlando hainbat munduan eta gurean

Astebete da Orlandako eraso larria gertatu zela. Ixiltzen eta ezkutatzen direnak ordea asko dira mundu zabalean eta horietan harreta jarri nahi izan du LGTBI kolektiboak. Euskal Herrian ere ez gaude homofobia eta transfobiatik salbu. Hortik, ekainaren 28an kalera ateratzeko deia egin izana. Iruñea eta Bilboko lagunekin hitz egin dugu.

Indarkeria, matxismoa…futbola inguratzen duen zelofana

[TERTULIA] Eurokopa eta jarraitzaileen arteko liskarrak edota Iker Muniain Athletickeko jokalariaren kontra egindako sexu abusu salaketa. Denak ezin zaku berean sartu baina askotan doa futbola indarkeria edo matxismoarekin lotuta, Bai behintzat nagusitzen den futbol eredua, gizonezkoena eta profesionala. Nola atera eredu horretatik?

Afektiboki “ongi” sexualki “nahiko”

Hori da euskaldunok geure buruari jartzen diogun nota zoriontasun afektiboari eta sexualari dagokionean. 10 puntutatik %6,9a jartzen diogu zoriontasun afektiboari eta %5,7 sexualari. Hain zuzen, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko lehen ikerketa egin du Kaixomaitiak Aztikerrekin batera. Internet bidezko harremanak ere aztertu dituzte.

“Etxebizitza eskubide subjetiboa dela aitortu arte borrokan jarraituko dugu”

Atzo hasi zuten Bizkaiko hainbat eragilek 30 orduko baraualdia Bilboko Areatzan. Alokairu soziala, pertsona orok etxebizitza duina izateko duen eskubidea eta oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Baraualdia Angel Toña enplegu sailburuarekin egindako bilerarekin amaitu dute. Goizean plazaratutako manifestua eman diote, eta horren berri eman digu Iñaki Carro abokatuak.

Gabarrarik gabe baina ospatzekoa

Athleticeko neskek liga irabazi dute, gaur ospakizunak nagusituko dira Bilbon baina gabarrarik ez da izango klubak jakinarazi duenez. Eskaerak 30.000 sinadura bildu dituen arren Josu Urrutia presidenteak argudiatu du gizonezkoek Superkopa irabazi zutenean ez zutela atera. Erabakia eta liga irabazi izana aztertu ditugu Kirol Leihoa saioko gidari Mikel Ibargoienekin. Joseba Agirre entrenatzaileari, Iraia Iturregi kapitainari eta Irene Paredes jokalariari egindako elkarrizketak ekarri ditugu.

Gure Esku Dago (Azpeitia): “Atzoko herri galdeketak sekulako indarra eman digu”

Euskal Herriaren independentziaren inguruko herri galdeketak sekulako arrakasta izan zuen atzo Azpeitian. Botoa emateko aukera zuten azpeitiarren %40ak sartu zuen boto-papera herrian zehar prestaturiko hautes-ontzietan eta eguna jai giroan igaro zuten. Ispasterren ere, oso pozik antzoko parte hartzeareekin. Herritarren %63ak eman zuen botoa atzoko herri galdeketan.

Lydia Davisen ekonomia linguistikoa

Literatura proposamenen tartean Lydia Davis eta haren obra ekarri dizkigu Danele Sarriugartek. Idazle, itzultzaile eta irakasle estatubatuarraren fikziozko lanari begira jarri gaitu, haren ipuin laburren bildumari begira. Hizkuntzaren erabilera doia, zorrotza eta biluzia aipatu dizkigu. Hiru ipuin ere irakurri ditugu.

Etxetik urrun daudenak etxera ekartzeko bidea irudikatuz

Lasterbidean ekimena igandean izango da Araian, laugarren edizioa du aurtengoa euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri lasterketak. 1.500 korrikalari batzea dute helburu, adin guztietakoak. Horretarako bi lasterketa daude aukeran, nagusia eta laburragoa.

Zergatik ez utzi erretzeari?

Lehen bait lehen edo beranduago baina erretzeari uztea, hori aukerarik onena dela uste du Andoni Andueza Barañaingo familia medikuak eta Nafarroako medikuen tabakoaren kontrako taldeko kideak. Asteartean izan zen tabakorik gabeko eguna, horren harira tabakoak osasunean eragiten dituen kalteez hitz egin dugu berarekin.