Iruñeko herriak jaso du aurten Jaizkibel konpainiaren Berdintasun saria San Ferminetan eraso sexisten aurrean emandako erantzunagatik. Ez da kasualitatea emandako erantzuna, urteetako lana dago atzean. Peñetako eta mugimendu feministako lagunekin hitz egin dugu.
Category Archives: Jendartea
Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoa
Sustrai Erakuntza Fundazioa Barkosen gobernuak egindako Nafarroako Plan Energetikoaren zirriborroari buruz arituko dira larunbatean Iruñean egingo duten jardunaldian. Martin Zelaiak esan digunez “badaude puntu positiboak, ekimen batzuk indartu edota geratu dituzte baina beste batzuekin aurrera jarraitzen dute”.
Badator Marijaia!
Marijaia Bilbora iritsi eta Aste Nagusia hasteko ordu gutxi geratzen diren honetan, Konpartsetako bozeramale Oihana Paskualekin izan gara. Bilboko jai gunera joan eta parte hartzeko gonbidapen berezia luzatu die entzuleei. Festa herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta parekideak aldarrikatu ditu Paskualek.
Emakume profesionalen ikusgarritasuna lortzeko (H)emen Her(E) proiektua
Zinea.eus atariko Maialen Goñik (H)emen Her(E) datu basearen berri ekarri digu. Martxoan jarri zuten martxan ikus-entzunezkoetan diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatzeko datu basea. Bertan emakumezko profesionalek zein enpresa kontratatzaileek eman dezakete izena. Goñik azaldu digunez, helburua “batzuk eta besteak harremanetan jartzea da, guztien beharrak asetzeko”. Bestetik, Hego Euskal Herrian bihar estreinatuko den “El profesor de violín” film brasildarraren nondik norakoak eman dizkigu
“Lotsa ematen digu europarrak izatea eta Europa lotsaraztera etorri gara”
Euskal Herriko 121 pertsonek ostatzen dute Greziarako Karabanan Telasonika hirian dago. Autobusean harrabatu dugu Itziar Bardaji Zabaldiko kidea (Iruñea). Ez dira euskaldunak Grezian dauden bakarrak #nobordercamp ekimenean nazioarteko jende asko hartzen ari da parte. “Gure helburua ez da errefuxiatuei lehen-laguntza ematea. Marko politiko batean dago kokatuta karabana hau” azaldu du Badajik, eta gaineratu, protesta ez dela Grezian amaitzeko, Euskal Herrira bueltatzerakoan lanean jarraituko dutela “migranteen gaia beti egon behar da mahai gainean”.
Aitziber Eugi (Iruñea Antiespezista): “Urte batzuetara esan ahal izango dugu jaietan animaliak erabiltzea bukatu dela, oso zaila izan arren”.
Antiespezismoari buruz eta jaietan animaliak erabiltzeari buruz hitz egin dugu Aitziber Eugi, Iruñeko Ekintza Antiespezistako kidearekin. Azaldu digu Euskal Herrian jaietan animaliak erabiltzeko ohitura oso errotuta dagoen arren, animalien eskubideei buruzko geroz eta kontzientzia handiagoa dagoela.
Joseba Belaustegi (Gurasos): “Liskarrak utzi eta irtenbide adostua nahi dugu”
Hondakinen gatazkari amaiera emateko ekimen juridikoa jarri du abian Gurasosek. Parte-hartze prozesua bultzatu nahi dute, eta aldundiak hilabeteko epea izango du erabakitzeko.
“Ez dugu inoiz topatu burundanga edo eskopolamina sustantzia”
Ai Laket! elkarteak hamalau urte daramatza drogen analisia egiten eta denbora horretan ez dutela inoiz burundanga edo eskopolamina sustantzia topatu adierazi digu Unai Perez de San Roman bertako koordinatzaileak. Bolo-bolo dabil sustantzia hau azken aldian, Ibarra edota Irunen hainbat emakumek egindako salaketaren harira. Antzeko efektua droga askok eragin dezaketela esan digu Ai Laket!eko lagunak.
Normaltasuna lortu edo normalitatea irauli?
Sexu askapenaren alde urratsak eman dira diskurtsoan baina eta praktikan? Zenbat Orlando txiki dago munduan eta gurean? Homofobia eta transfobia ez da iraganeko kontua eta horregatik kalera aterako dira gaur LGTBI kolektiboko kideak eta, oro ar, sexu askapenaren alde dauden herritarrak. Gurean izan ditugu Medeak taldeko Josebe Iturrioz, Gehituko Aintzane Muguruza eta Ibai Fresnedo sexu askapenerako militantea.
Biolentzia matxistari “drama familiarra” deitzen zaionean eta inor gutxik salatzen duenean
Aste honetan Angelun izan den erahilketa matxista hirukoitzak terminologia kontu hutsetik haratago doan afera mahai-gaineratu du. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, emaztea eta bi alaba hil zituen gizonaren krimenean «ez da genero indarkeria kasurik aipatzen ahal, ez dagoelako senar-emazteen artean bortizkeriarik egon zen zantzurik».