Herri txikia da Errezil eta proportzioan errepide istripu ugari izan dira azken denboran bertan. Hamar urtean bost herritar hil dira auto edo motor istripuz, guztiak 5 eta 30 urte artekoak eta mutilak. Abiaduraren, auto bizkorren zaletasunaren eta maskulinitate ereduaren arteko loturak eragiten dituen arriskuez ohartarazteko Bizitzaz blaiprograma berritzailea jarri dute martxan.
Category Archives: Jendartea
Ordungo eta egungo Juana Josefak
Gerra Zibilak emakumeak bigarren lerroan jarri zituen nahiz eta lehen lerroan aritu zenik ere baden. Emakumeek jasandako errepresioa ordea, lehen mailakoa izan zen, indarkeria berezitua, bortxaketak esaterako. Testuinguru horretan gertaturiko Juana Josefa Goñiren gertakariari begira jarri gara, baita egungo errealitateari begira ere.
Egunero hiru aukera ditugu iraultza egiten hasteko: gosarian, bazkal orduan eta afarian
GITE-IPESek LABORErekin batera, eta ARGIA eta URIOLAren laguntzarekin, elikaduraren gaineko hausnarketa sustatu nahi duten jardunaldiak antolatu ditu.
Estatua eskualdeek ere osatzen dutelako
Txikia izanagatik Valoniako eskualdeak erabaki handi bat blokeatzea lortu du, merkataritza liberalizatzeko EB eta Kanadaren arteko CETA hitzarmena. Belgikako Estatu federala Bruselak, Flandriak eta Valoniak osatzen dute eta erabakiak aurrera ateratzeko guztien oniritzia beharrezkoa da. Kasu honetan, Valoniak ezezkoa eman du eta hitzarmena blokeatu.
“GHKn egon ordez bide propio bat lantzea aztertzen ari gara”
Errausgailuak ekar ditzakeen ingurumen eta osasun arazoez gainera, ondorio ekonomikoekin ere kezkatuta daude Gipuzkoako hainbat udalerri. Izan ere, 35 urtez 1.500 milioi euroko zorrari aurre egin beharko diete udalerriek. Honen aurrean GHKtik (Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa) irtetea atertzen ari dira. Usurbilgo alkate Xabier Arregirekin hitz egin dugu.
Nola bizi nahi dugu zahartzaroa?
Galdera horri erantzunez bidu ditugu mahaiaren bueltan tertulian Mertxe Aizpurua eta Ana Eizagirre. Zahar egoitzak, eguneko zentroak, norberaren etxea, etxe kolektiboak…eredu berriak behar ditugu? Horretarako prestatuta dago gure jendartea?
“Akaso ez da otsailaren 19an egingo, baina zezenketan inguruko galdeketa egingo da Donostian”
Donostiako zezenketen inguruko galdeketa bertan behera utzi du Administrazioarekiko Auzietako 2. epaitegiak. Oztopo berri honen aurrean, Aitor Marin, Donostiako zezenketen kontrako plataformako kidea elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan. Lehenado edo beranduago, ziur da galdeketa egingo dela.
Emakumeak eta droga erabilerak
Emakumeengandik emakumeentzako gida egin du Ailaket! drogen arrisku murrizketarako elkarteak Gasteizko udaleko Berdintasun Sailaren laguntza. Emakumeak eta droga erabilerak du izena eta drogaren bat hartzea erabaki duen emakumeentzat erabilgarria izatea du helburu. Arrisku murrizketa neurriak biltzen ditu.
“Politikariek lortu ez dutena gizarte elkarteetatik lor genezake”
Igandea hauteskunde eguna izateaz gainera bizipozaren eguna ere izango da Usurbilen, Bizipozaren jaia antolatu baitu 30 elkartek osatzen duten Bizipozaren elkarteak. Elkartasuna, auzolana eta euskara ere izango ditu oinarri egunak. Aspanogi eta Gehituko lagunak, besteak beste, batu zaizkigu.
Zapia, burkinia, takoiak, gona motza…bakoitzak nahi duen erara
Uda honetan jo puntuan jarri diren emakume musulmanei eta burkiniari begira jarri gara bi lagunekin. Hajar Samadi gizarte ekintzailea eta EAEko Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidea batetik, eta Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakasle eta genero gaietan aditua bestetik.