Larunbatean jokatuko dira Zornotzan Emakumeen Master Cup esku pilota txapelketaren finalak, elite zein lehen mailako finalak. Lehen edizio honen balorazio baikorra egin dute antolatzaileek eta ziurtatu dute lehena bai baina ez dela azkena izango. Nagore Arozena finalistarekin eta Iker Amarika zuzendari teknikoarekin hitz egin dugu.
Category Archives: Jendartea
“Txitxirio ilunak” publikora eta “txitxirio zuriak” itunpekora
Hala definitu du Steilas sindikatuak EAEko matrikulazio sistema. Amaitu berri da aurre-matrikulazio kanpaina eta beste behin ere desorekak gertatu direla salatu dute. Eskola pribatu eta itunpekoak babestea eta publikoa bigarren mailan uztea leporatzen diote Jaurlaritzari.
“Gizonok errudun taldetik ateratzeko estrategia lasaigarri baina ez-eraldagarriak zabaldu dira”
Gizonak feminismora batzen ari al dira? Edo erresistentzia agertzen dute feminismoaren aurrean? Ba al daude gizon feministak Euskal Herrian? Eta gizontasun eredu berriak nolako garapena izaten ari dira? Erantzun horien bila jo dugu Jokin Azpiazu Carballo soziologo eta mugimendu sozialetako kidearengana.
Behartsuek aberatsek baino gutxiago hartzen dute parte hauteskundeetan
Mikel Jauregi (GARA) eta Asier Lopez (ARGIA) kazetariak izan ditugu gaurko mahai inguruan bidelagun. Besteak beste, asteburuan Beñat Zalduak idatzitako artikulua hartu dugu hizpide ¿Votar es cosa de ricos? Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlari diren Braulio Lópezek eta Manuel Trujillok egindako ikerketata oinarri, erreportaiak dio, behartsuek aberatsek baino askoz gutxiago hartzen dutela parte hauteskundeetan, batez ere, hirietan.
Gabonak, komunitatearen kohesioa ala kontsumoaren deia?
Eguberriei begira jarri gara tertulian Ana Eizagirre eta Marisa Barrenarekin. Olentzeroren figurari erreparatu diogu, baita eskean etxez-etxe joateko ohiturak izan duen garapenari ere. Edota Olentzeroren sekretua, haurrei kontatzen zaien gezurra da ala haurtzarotik gaztarora igarotzeko erritua?
Zapalkuntzen kontra aliatuz
“Ertz beltz zoragarrien erruz iritsi da beranduago” baina iritsi da Angela Davisen Emakumeak, arraza eta klasea liburua euskaraz Durangoko azokara. Harrera ona izan du eta gustura daude egileak. Horietako bi izan dira gurean, Lorea Agirre eta Danele Sarriugarte. Liburuaren ekarpenaz eta martxan jarri duten Eskafandra bildumaz hitz egin dugu.
Nola ulertzen dugu indarkeria matxista? Eta nola erantzun honi?
Erailketa muturreko egoera izan daiteke baina prekarietatea, bazterketa soziala ere ez ote dira indarkeria? Klase, adina eta jatorri anitzek nola eragiten dute emakumeen aurkako indarkerian? Eta nola erantzun indarkeria matxistari? Salto bat gehiago eman da kontzientziazioan? Zergatik beltzez jantzitako eta gaueko manifak?
Indarkeria matxistaren aurka literatura aliatu
Duela bi urte jarri zuen martxan Txingudi Anti Sexistataldeak Asun Casasola Ipuin Lehiaketa, indarkeria sexistarik gabeko jendartea irudikatzea helburu duen ekimena. Ustekabean 500 ipuin jaso dituzte urte hauetan eta horiekin “Gogoratzen nauzuenetan” liburua kaleratu dute. Casasola bera, Nagore Laffage zenaren ama, oso eskertua dago.
Etxekaleratzeek eta etxegabetzeak zein eragin dute emakumeengan?
Bi errealitate horiei genero ikuspegitik begiratu diegu. Etxekaleratzeen errealitateak ez ote du emakume aurpegia? Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen orain lau urte, udaberrian zendu zen Ane Mujikaren kasua ere argitu dugu Joseba Salegi abokatu eta Kaleratzeak Stop plataformako kidearekin. Joseba Zalakainek berriz, EAEko bizitegi bazterketa larriaren fenomenoa genero ikuspegitik ikerketa azaldu digu
Hilerriak bizitzeko moduak
Data hauetan hilerriak eraldatu egin ohi dira, lorez eta jendez betetzen dira Santu guztien egunaren harira. Zer nolako harremana dugu hilerriekin? Galdera horri erantzunez hilerriak bizitzeko modu asko daudela erakusten duten argazkiak ekarri dizkigu Gari Garaialdek.