Zubiak, gatazkaren konponketarako

Berria egunkariko Aitor Renteriak gatazkaren konponketarako zubiak direla azpimarratu eta, Parot doktrina, Ana Gasteziren heriotza eta Ikastolen arazoak adibideak aipatu ditu.

Euskal Herrian gure hizkunza propioa eraiki nahi dugu

Aiora Epeldek Euskal Herrian, LOMCE legearen aurka erakutsia izan den bezala, gure hizkuntza propioa eraiki behar dugula azpimarratu du.

Zebrabidea irratsaioa

Asteleheneroko gisa, iritziarekin tartearekin ekin diogu Zebrabideari, gaurkoan, Aitziber Eguskitzaren hausnarketarekin. Interneteko atarietan eguneko berrien errepasoa egin ondoren, bosgarren urtemuga ospatzen ari den Zestoako Ekainberri museoko kide bat elkarrizketatu dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako berriak errepasatuz ekin diogu, Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrekin. Kolaborazio tematikoan, STOP Kaleratzeak eko Miren Olaetxeak azken asteotako kontuez hitz egin digu, eta garapenzalekeriaren kronika egiteaz Mikel Otero arduratu da. Amaitzeko, ekonomia etikoagoaren tartean KOOP57 ko Liher Gonzalez izan dugu Zebrabidean.

Ereindakoei eta ereitekoekin erne

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: ilar landarea, Mari intxaur edo nafar intxaurra, onddoak eta kontserbak…

Watain, Tyr, Tengger Cavalry, Infest…eta gehiago Burdinola saioan

Menu aparta izan dugu azaroari hasiera emateko Burdinola saioan.. Hori bai entzun ahal izan den metalmainxtreem bilduma zinez gordina izan da: Watain, Tyr, Quest Of Aidance, Tengger Cavalry, Elffor, Infest, Hex, Bullets Of Misery, … Izan heavy!

Urteko lore azoka

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur, santu guztien etorrerarekin batera, loreez aritu gara baita baratxuri frexko, kalabaza edota onddoez ere.