Eleak mugimenduko mobilizazioen berri

Txerra Bolinagak Eleak mugimenduak eraman dituen mobilizazioak oroitarazi ditu, eta heldu direnen hitzordua finkatu du, gasteizko lau pertsonen aurkako auzia tarteko.

Denboralea eta erraustegiak eztabaidan

Berria egunkariko Aitor Renteriak denboralearen tzartzeak klima aldaketarekin lotua bada, orduan zaborren kudeatze politikak galdezkatu behar direla azaldu du, erraustegien kritika eginen.

12 hilabete 12 produktu

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: bertako produktuak sustatzeko “12 hilabete, 12 produktu” ekimena, eguraldiaren aurpegi ona nahiz txarra, Urruñako endibiak eta arbola landareak.

Enplegu duinak emakumeontzat

Martxoaren 8ra begira, Lab sindikatuko Zaloa Ibeasek enplegu duinak emakumeontzat aldarrikatuz, gaur egungo krisi garaiko gogoeta luzatu du.

Dolores Ibarruri, Pasionaria ezizenez ezaguna

Eusko Ikaskuntzako Amaia Nausiak Dolores Ibarruri, “Pasionaria” ezizenez ezaguna, Gallartan sortutako iraultzailearen bizitza oroitarazi du.

Nafarroa, iruzurrak eta euskararen egoera

Aek elkarteko Oskar Elizburuk Nafarroan gertatzen ari diren azken iruzur konduak aipatu, eta Nafarroako Gobernua euskararekiko daraman politika salatu du.

Medioak eta poderea eskulanean dirau

Odei Barroso bertsolariak azken egunetako adibideak ez direla falta medioak eta poderea eskulanean dirautela esateko azaldu du, eta adibidetzat La Sexta kateak 23Fren inguruan egindako erreportaia salatu du.