Energia monopolioari alternatiba

Iberdrolaren gaineko ikerketa dela eta askok erabaki dute argindar enpresa hau alde batera utzi eta gurean ditugun beste alternatiba batzuen alde egitea; Goiener edo I-Ener izan daitezke, bata Hego Euskal Herrian eta bestea Ipar Euskal Herrian bidea egiten ari dira energia berriztagarriak oinarri hartuta herritar kooperatibak sortuta. Ordezkari banarekin hitz egin dugu.

“Diru publikoa multinazionalen etekin garbia bihurtzeko modua da erraustegia”

Gaur hasiko dituzte Zubietako erraustegiaren obrak. Zerbait bukatzen ote da ala aurrera jarraituko du erraustegiaren aurkako mugimenduak? Gaur bertan mobilizazioak deitu dituzte herrietan eta maiatzaren 27rako Errausketaren aurkako Eguna antolatu Zubietan. Ingurumenean eta osasunean kaltea eragiteaz gainera ekonomian ondorio larriak izango dituela uste dute.

Elika kooperatiba, lehen sektorea eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea uztartzen

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur Elika kooperatiba ezagutu dugu, Jon Etxebestek aurkeztu digu. Barazkiak ekoizten dituen egitasmoa 2016 amaieran jarri zuten martxan Oiartzunen, egun bi langile ditu eta berrogei bazkide inguru.

Bangladeshen eta hemen, marken atzean emakumeen esplotazioa

Lau urte dira Bangladesheko hiriburuan Rana Plaza eraikina hondoratu eta 1.200 langile hil zirela, gehienak emakumeak eta oso baldintza prekariotan zeudenak. Gertakari hura gogoratu eta munduan zehar Rana Plaza asko daudela gogora ekartzeko mobilizazioa egin dute gaur Emakumeen Mundu Martxak eta Setemek Bilbon, H&M kate handiaren ondoan. Itziar Gandariasekin hitz egin dugu.

Saudi Arabiara armak ez bidaltzeagatik desobedezitu zuen suhiltzaileari elkartasuna adierazi dio CNTk

Bizkaiko Foru Aldundiko CNTren Sail Sindikalak, “Bilboko Portuan Arabia Saudira bidaltzen ari zen arma bidalketan parte hartu nahi ez zuen” suhiltzaileari zabaldu zaion espedientea salatu du.

“Elite berriak sortzen ari dira euskarazko feminismoan”

Feminismoa eta politikaren eraldaketak liburua da berriki Lisipe bildumak kaleratu duen bigarrena. Mari Luz Esteban feminista, idazle eta EHUko irakasleak idatzi du eta bertan Euskal Herriko mugimendu feministak egun dituen arrisku eta erronkez gogoeta egiten du. Liburuan agertzen diren zenbait gako aipatu ditugu berarekin.

“Transfobia agenda politikoan sartu da”

Hazte Oír autobus transfoboari atzo Iruñean emandako erantzunari begira jarri gara gaur. Besteak beste, LGTB kolektiboaren izenean Kattalingorri elkarteko idazkari Raul Lopezekin hitz egin dugu. Berak adierazi digu, Iruñeak erantzun argia eman diola transfobiari eta kanpaina faxista baten bidez bada ere transexualitatea ikusgarriagoa egi dela.

“Zezenketen gaineko iritzia ezagutzea beharrezkoa eta demokratikoa da”

Datorren astean elkartuko dira Donostia Antitaurina Orain plataformakoak Eneko Goia alkatearekin. Espainiako Gobernuak galdeketa egiteko baimena ukatu dio udalari. Aitor Marinek esan digunez, “herritarren parte hartzeko eskubideak defendatu” ditzala, eta “herriari hitza eman ahal izateko bide berriak” aztertzeko eskatuko diote. Halaber, “herriak erabaki artean, Ilunbe zezenketetarako ez alokatzea” eskatuko diote Donostiako udalari.

Martxoaren 8a Bruselan

Hala egokitu zaigu europar parlamentuko foro feministara etorri garen Euskal Herriko taldekideoi. Kalea zein parlamentua, biak zapaldu ditugu. Egun honetako aldarrikapen nagusiak biltzeaz gainera, prostituzioaren jirako mahaingurua jarraitu dugu parlamentuan. Ikuspegi abolizionista nagusitu da.

“RGIa jasotzen dutenak alfer hutsak dira” Diskurtso hori iraultzeko hainbat gomendio

Noizbait gertatu zaizu toki publiko batean egon, eta pertsona bat ahots ozenez,  RGI laguntza jasotzen duten horien inguruan maldizioka hastea? Eta denak ixilik geratzea? zu barne nahiz eta ez zauden berarkin inolaz ere ados? SOS Arrazakeriako Aniatze Agirrek horrelako egoerei aurre egiteko eta erantzun bat emateko hainbat aholku eman dizkigu.  Argi esan digu, lehenengo urratsa dela horrelako pertsonekin zubi emozional bat lortzea, baina, “ixilik ez gara geratu behar bestela pentsatuko dute arrazoia dutela”.