EHE taldeko Azaitz Gartziak Apirilaren 5ean Gasteizen antolatzen den Euskaraz Bizi Egunaren zergaitia eta egitaraua aipatu ditu.
Category Archives: Jendartea
Lea Artibai eta Busturialdeko emakumeok borrokan
Lab sindikatuko Zaloa Ibeasek Lea Artibai eta Busturialdeko emakumeok beraien lanen alde daramaten borrokak goraipatu ditu.
Euskara udal hauteskundeetan
Kontseiluko Ione Josiek Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan euskararekiko jarrerak zein izan diren komentatu eta ,hausteskunde ondoko urteetan Herriko Etxeek euskararen alde zer egingo den ikusi beharko dela gehitu du.
Zebrabidea
Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Robert Larrandaburuk ingurumenaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, gaur koloneko minbiziaren aurkako eguna denez, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko prebentzio arduradun Maider Sierraren ahotik entzun ahal izan dugu egiten dituzten topaketa mediko-gastronomikoen berri. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin.
Hesia gainditzen
Aek elkarteko Oskar Elizburuk Hesia gainditzen ikusentzunekoa aitzaki hartuta, 50 eta 60 hamakadetan Espainiatik Euskal Herrira etorritako etorkinak aipatu ditu, elkarbizitza euskaraz nola eraikitzen ahal den gogoetatuz.
Kultura eta globalizazioa ezbaidan
Jasone Mitxeltorenak Kultur Hiriburuak, Guggenheim edota kultur eredu ezberdinak azpimarratuz, gaurko mundu globalizatuankulturaren garrantziaz ausnartu du.
Ahuntz gazta berria
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: martxoko hilbera tipula landatzeko egokiena, ahuntz gazta berria eta Segurako lore eta landareen azoka.
Zebrabidea irratsaioa
Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Iñaki Antiguedadek egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Josetxo Lukas eta Josu Pikabeari egin diegu, Apaiziartza baserriko proiektu kolektibo eta herrikoiko kideei. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak hitz egin digu ostegunerako Kutxabanken aurka antolatu duten ekintzaz. Gero, garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu, frackingaren aurkako borroka hizpide hartuz. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta ekonomia demokratikoaz aritu zaigu hizketan.
Nazioarteko Uraren Eguna
Iñaki Antiguedadek Nazioarteko Uraren Eguna kari, gaurko eta biharko munduan zer nolako garrantzia duen nabarmendu du.
Hauteskunde zirkoa
Lab sindikatuko Jon Irazolak Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan entzun eta ikusi direnak komentatu ditu.