Ai Laket elkarteko Unai Perez de San Romanek Psilozibinak eta beraien efektu eta ondorioak aztertu ditu.
Category Archives: Jendartea
Konstituzioa, legea eta deretsuak
Josu Txapartegik, Konstituzioa bete behar dela esaten dutenei, zer nolako Konstituzioaz ari garen galdetu du.
Erramu adarrak Aste Santuaren iragarle
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: Aste Santuetarako erramu adarrak, bertako lehen marrubiak, udaberriko zizak eta barraskiloak.
Bazterketa ordez, elkarlana bultzatu
ESAIT taldeko Martxel Toledok ,Eusko Jaurlaritzak Euskal Selekzioaren alde egingo duen txosten jurdikoarentzat ESAIT ez gonbidatzearena salatu du.
Politika eta kulturaren inguruan
Josu Larrinagak politika asunto publikoen gestioa dela adierazi eta, kultura eta politikaren inguruko gogoeta luzatu du.
“Euskara josten (h)ari da” jaia Oibarren
Sortzen Ikasbatuazeko Aiora Epeldek Nafarroan, Ley de Vascuencek ukan dituen ondorio latzak azpimarratu ditu, eta honen aurrean igandean Oibarren antolatuko den “Euskara josten (h)ari da” jaiara joaiteko deia luztau du.
Zebrabidea
Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako udal bozez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Amaia Agirregabiriari egin diogu, Pasaiako alkatea da bera, eta herri horretan sortu nahi duten emakume migratzaileentzako taldeaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Gero, garapenzalekeriaren kronika berezia izan dugu, Bea bizikletaz egiten ari den bidaia kontatzera batu delako Zebrabidera, eta bide batez, frackingari buruzko kontuak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaren ezaugarriez hitz egin dugu berarekin.
Hauteskundeen hausnarketa
Xarlo Etxezaharretak Ipar Euskal Herriko haustekundeen emaitzen hausnarketa egin du, ezkerreko abertzaleak egiazko irabazleak direla azpimarratuz.
Iparra Hegoa baita azokan ere
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: Iparra Hegoa ekimena Ordiziko azokan, Arabako patata, gazta eta baba berria.
Joan etorriak
Berria egunkariko Aitor Renteriak Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen emaitzen ondoko joan etorriak, eta datozen urteetako apostuak zein izango diren azpimarratu ditu.