Jon Irazolak berak bizitako esperientzian oinarrituz, iheslariak beraien herrietara itzultzeko emandako pausoak komentatu ditu, eta egun horietan bizitako sentimenduak eta jendearen harrera goraipatu ditu.
Category Archives: Jendartea
Zebrabidea irratsaioa
Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Europako Parlamenturako bozen emaitza jakin aurretik egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Bidazi elkarteko kide Oier Fuentesi egin diogu, eta Alkaiagan –Bera eta Irun artean– martxan duten tokiko produktuen azoka egonkorraz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren tartean Mikel Otero batu zaigu, eta bioerregaien inguruan aritu zaigu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Boliviako borrokak kontatu dizkigu.
Bozkatzera bai, baina atzeraka
Xarlo Etxezaharretak bozkatzera joan bai, baina hainbeste alditan iruzurren aurrean geratu ondoren, ainitzek atzeraka joan direla azpimarratu du.
Europear hauteskundeetan bozkatzeko adibideak
Jous Larrinaga soziologoak hiru adibide ezberdin aipatuz, Europear hauteskundeetan bozkatzeko alde anitzak nabarmnedu ditu.
Zenbaki subliminalak
Berria egunkariko Aitor Renteria Zazpi zenbakiak duen esananhiaz ari da. Zazpiak bat, zazpi egun astean, munduko zazpi itsaso nagusiak, munduko zazpi marabillak ta nola ez…infozazpi irratia.
Udaberri beteko produktuak
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: negua atzean utzi eta udaberriko produktuak, aire librekoak zein negutegikoak.
Zaintza lanen inguruko gogoeta
Lab sindikatuko Zaloa Ibeasek zaintza lanak emakumeok arlo pribatuna asumitu behar dituztela azpimarratu eta, honen inguruko gogoeta luzatu du.
Nafarroa…euskara…berri harrigarriak
Aek elkarteko Oskar Elziburuk euskararen inguruan Nafarroatik datozen berriak hain harrigarriak direla eta, poderean daudenen euskarafobia salatu du.
Nazioarteko Uraren Eguna II
Pertsona batek bere ur beharra asetzeko urtero 1000 litro ur behar ditu, denbora berean, behar dituen elikagaientzat erabiltzen den ura kopurua bider 1000 delarik. Ildo honi segituz Iñaki Antiguedadek ura politikaren inguruko gogoetak luzatu ditu.
Maiatzak 1eko ondoko gogoetak
SOS Arrazakeriako Aitziber Eguskitzak Maiatzaren 1.eko ondoko gogoeta luzatu du, feminismoa eta arrazakeriaren aurkako borrokak inoiz baino beharrezkoak direla azpimarratuz.