IƱaki Antiguedadek Ingurumenaren nazioarteko eguna kari gogoetak luzatu ditu. Batzuentzat, kontzientzia lasaitzeko egun bat den bitartean, pazifikozko uharteek, klima aldaketaren ondorioz, jasaten duten egoera azpimarratu du.
Category Archives: Jendartea
Ardiak larrera eta airelibreko barazkien emaria
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: artzainak hasi dira ardiak goiko larreetara eramaten eta ondorioz, arkume denboraldia amaitu da, airelibreko barazkien emariak ordea jarraitzen du eta kuiatxoak eta babatxikia dira nabarmentzekoak.
Zebrabidea irratsaioa
Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Gabirel Ezkurdiak atzoko giza kateaz, zein Katalunia eta Eskoziako erabakitze eskubidearen aldeko prozesuaz egindako hausnarketarekin. Ondoren, SOS Arrazakeriak Gipuzkoako hainbat udalekin abian jarritako Zurrumurru ez! sarearen berri izan dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Peruko emakumeen borrokak kontatu dizkigu.
Magurdia eta negutegiko leka
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: negutegiko lehen leka eta piperminak, magurdi edo franbuesak, ilarrak eta lehen gibelurdinak.
Txato joan zaigu
Odei Barroso bertsolariak, igandean joan zitzaigun Aitor Renteria Txato omendu du. Gure aldetik ere eskertzen zaitugu Txato, zuk emandako guztiarentzat. 8 urte Talaiatiken, saioaren bigarren kronika grabatu zenuen ta denborari eutsi, umorez…adiorik ez!
Vader, Xandria, Unisonic edota Etorkizun Beltza besteak beste Burdinola saioan
Vader, Xandria, Unisonic edota Etorkizun Beltza besteak beste Burdinola saioan
Gladys del Estalen borroka gogoan
Gladys del Estalen borroka gogoan
Gladys del Estalen borroka gogoan
Fito Rodriguez idazleak Gladys del Estalen borroka goraipatu du bere heriotzaren 35. urteurrenean.
Maiatzaren agur euritsua
Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: eguraldi beroagoaren esperoan ekoizleak, kanpoko zein negutigoko barazkiak (apioa, tipula gorria, azenarioa, piperra), landareak eta gereziak 12 hilabete 12 produktu ekimeneko hurrengo produktua.
Euskal selekzioaren ofizialtasuna gure esku
Martxel Toledok Euskal selekzioaren ofizialtasuna gure esku dagoela azpimarratu, eta bide horretatik, ESAITek emaiten dituen urratsak aipatu ditu.