Azoka opor giroan

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: umeen oporren eta kanpoko bisitarien eragina azokan, gutiziazko fruituak (ahabi, marrubi zuri, San Juan sagar…), berenjena, zerba eta azenarioak ereiteko garaia.

Nafarroako ikastetxe publikoen azpiegitura arazoak

Aiora Epelde Sortzen elkarteko kideak Nafarroako ikastetxe publikoen azpiegitura arazoak salatu eta gogoetarako proposamenak luzatu ditu.

Zebrabidea irratsaioa

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin, mobilizazioen inguruan politikariek duten jarreraz. Ondoren, Karena crowfunding plataforma ezagutu dugu, ekainaren 18an auzolan egitasmoak finantzatzeko sortua. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta ekonomia etikoaren aldeko mezu motibatzaileak eskaini dizkigu.

Frantses politkari fidaezinak

Xarlo Etxezaharretak euskal preso politikoen eskubideen alde, Baionan egindako manifestaldian ikusitako frantses politikarien joko aldakrorak aipatu ditu.

Udaberriaren agur dotorea

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: aire libreko produktuak ugaritzen, fruitu gorrien ugaritasuna (aran gorri, andere mahats gorri, magurdi…), ziza garaia azkenetan eta San Juan bigarrenez egingo den udako lehen feria.

Eusko labeldun salbuespen neurriak

Eleak mugimenduko Txerra Bolinagak Eusko labeldun salbuespen neurriak aipatu ditu, gure herrian errepresioa dakigula eramaiten ere, azpimarratuz.

Emazteek sortutako enplegua akaparatzen dutela?

Lab sindikatuko Zaloa Ibeasek, azkeen urteetan sortutako enpleguak emakumeek akaparatzen dutela, zion egunkari baten titulua komentatu egin du.

Gure esku dago

Aek elkarteko Oskar Elizburuk azken egunotan ezagutu ditugun bi berri komenntatu ditugu: Egunkariaren kasuaren amaiera eta Gure Esku Dago ekimena.