Zebrabidea irratsaioa
Category Archives: Jendartea
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Kilika gaztetxearen urtemugaren harira Azkainen izango den eskaintza kulturalaren berri izan dugu; baita Bilbo Hiria irratiko lagunei esker Bilboko kafe antzokian dagoen programazioaren berri ere. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Oihana Llorentek aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu berak ebola eta Katalunia hizpide hartuz, besteak beste. Ondoren, literaturaren tartean barneratu gara, eta Garoa liburu dendako Imaol Agirrerekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Oiartzun irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: bihar Basaburuako ikastolaren alde Zazpiak Bat Eguna ospatuko baitute Oiartzunen, eta, horren harira, ikastola horretako zuzendari Ane Mari Errekartekin egon dira Oiartzun irratikoak.
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Gaurko Zebrabidea irratsaioa berria entzugai.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Oiartzun Irratiko esatari Mirari Martiarenarekin hitz egin dugu, Oiartzungo eta Oarsoaldeko berriez. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Gu gaitun federazioko Asier Lekuonari egin diogu, prostituzioan lan egiten dutenen aldeko elkarteek bateratuta sortu duten federazioaz aritu gara beraekin. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartea estreinatu dugu, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin hitz egin dugu. Amaitzeko, gaur Info7 irratiko Kirol Leihoa saioan elkarrizketatutako Idoia Etxeberria harri jasotzailearen hitzak entzun ditugu.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Herri Uzta festibaleko eskaintza kulturalaren berri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, FEDEAFESeko abokatu Gotzone Astiasarani egin diogu, gaur baita buru osasunaren aldeko mundu eguna. Ondoren, literaturaren tartean barneratu gara, eta 111 Akademiako Amaia Goikoetxearekin hitz egin dugu: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen eta Iñigo Aranbarriren Apirila liburuez azalpenak eman dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: bihar Topa Eguna ospatuko dute Derion, eta horren harira, Tximintx elkarteko Txerra Rodriguezekin egon dira Bilbo Hiria irratikoak.
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Arkume eta onddo garaia
Arkume eta onddo garaia
Zebrabidea
Lehenik eta behin, Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidartekin hitz egin dugu, euren zonaldeko berriez. Ondoren, Argia aldizkariko zuzendari Estitxu Eizagirrek aste honetako aldizkarian landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Berria egunkariko kazetari Garikoitz Goikoetxeari egin diogu, eta azken asteetako hezkuntzari buruzko albisteen inguruko hausnarketa egin digu. Ondoren, teknologia berrien tartean barneratu gara, eta Xabier Landabidearekin hitz egin dugu: wikiez eta Appgree aplikazioaz azalpenak eman dizkigu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek eginiko elkarrizketa bati egin diogu lekua: nazioarteko itun berrien aurka ostiralean merkatu gardena egingo du geheingo sindikalak, eta horren harira, EHNE-Bizkaiako Unzalu Salterainekin egon dira Bilbo Hiria irratikoak.