Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietarekin hitz egin dugu, Lapurdiko berriez. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Errigora dinamikako antolatzaile eta ekoizle banari egin die. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landbidea batu zaigu croudfunding finantzaketa sistemaz hitz egitera. Amaitzeko, igandean Arrankudiagan euskal estatuari buruz egingo duten galdeketaz Bilbo Hiriako lagunek Julen Gorostizagari egindako elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Esan Erran irratiko esatari Josu Martirekin eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Ultzama eta Gasteiz aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Lander Arbelaitzekin euskarazko hedabideek dituzten oztopoei buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Bilbo Hiriako Mieltxo Monfortek Josu Larrinagari egin dio, Abiadur Handiko Trenaren lanek eragindako zuloei buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herriko biztanleriaren jatorri aniztasunaren inguruan. Amaitzeko, eguneko adierazpenen tartean, gaur UEMAk eta Berastegiko Udalak eginiko salaketari egin diogu lekua.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Arraio irratiko kideei esker, Miren Garate eta Hodei Estebanekin hitz egin dugu, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen bederatzigarren urtemugaz. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ernai gazte antolakundeko kide Borja Donairi egin diogu, LAB sindikatuarekin batera kaleratu duten Gazteentzako lan eskubideen gida-ren berri jakiteko. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Inaki Ziarrustarekin hitz egin dugu, azken horrek itzuli, egokitu eta zuzendutako Arren ganbara eta emeneen sotoa obraren inguruan.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Arraio irratiko kideei esker, Miren Garate eta Hodei Estebanekin hitz egin dugu, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen bederatzigarren urtemugaz. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ernai gazte antolakundeko kide Borja Donairi egin diogu, LAB sindikatuarekin batera kaleratu duten Gazteentzako lan eskubideen gida-ren berri jakiteko. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta IƱaki Ziarrustarekin hitz egin dugu, azken horrek itzuli, egokitu eta zuzendutako Arren ganbara eta emeneen sotoa obraren inguruan.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu Bilboko, Plentziako eta ZeanuriUbideko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin eraso sexistei buruzko tertulia egin dugu: prebentzio eta salaketa kanpainak, jendearen jarrera, instituzioen eta hedabideen erantzukizuna… Elkarrizketa, berriz, Beldur Barikeko kide Idoia Legarretari eta Lorea Diezi egin diegu, egitasmoa bera ezagutu asmoz. Ondoren, komunikazio kontuetan murgildu gara, eta Patxi Gaztelumendirekin hitz egin dugu sarearen eta politika molde berrien inguruan.