Aitzina, Ipar Euskal Herriko gazte antolakundeak bere baitako talde feminista bat jarri du abian. Armelle Etchenique, Aitzinako kidearen esanetan, sentsibilizazio lan horrekin batera, tresna bat nahi diegu eskaini festa munduan ibiltzen diren elkarteei, eta tresna hori protokolo bat litzateke”.
Category Archives: Jendartea
Udako musika jaialdiak. Non daude emakume musikariak?
Astelehenero egiten dugun kultur proposamenen tartean Anartz Bilbao udako jaialdi handiei begira jarri zaigu. Musika jaialdi asko izaten da uda partean eta emakumeen presentzia txikia izan ohi da. Muturreko adibide bat: Gasteizko Azkena Fest festibalean 100 musikari izango dira, eta emakumerik ez. Egoera honetan, gurean izango diren emakume kantarien doinuak ekarri dizkigu.
PNV desalojo gogoz, lehenik Errekaleor, orain Tosu
Errekaleorreko bizilagunak kanporatu nahi ditu Gasteizko udalak, PNV buru. Eta PNV buru, Getxon, Andra Mari auzoan dagoen Tosu landa eremua ere hustu egin nahi du Jaurlaritzak. Kasu honetan landa eremu honetan baratzak dituzten auzokideak, eremu berde hau erabiltzen duten bizilagunak kanporatu eta porlanez bete nahi dute Tosu. Xabi Albizu Tosu Betirako mugimenduko kideak jeltzaleen egitasmo urbanistikoak salatu ditu gurean.
Sorginak direlakoan miseriara kondenaturiko emakumeak
Asteko argazkiak atalean Gari Garaialde argazkilariak Burkina Fason kokaturiko Mossi tribuen baitan sorgintzat jotzen dituzten emakumeen egoera ekarri digu. Antonio Aragon Renuncioren 3 argazki gogor, ezberdinek, emakumeek jasaten duten indarkeriaren isla, kasu honetan, sorginak izatearen akusaziopean.
“Alkateari galdetu nahi diogu ea zergatik zuen EAJk horren interes argia enpresa honi 21 kontratu esleitzeko; ea zeren truke egin zuten”
Bilboko Udalak Metropoli fundazioarekin egindako kontratuak ez zirela behar bezala egin salatu zuen EH Bilduk 2014an. orain arrazoi eman die Lehiaren Euskal Agentziak. Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduren Bilboko udaleko bozeramaileak esan digu “oso larria dela udalak modu horretan jokatu izana”.
“Kapitalak pobrezia behar du eta eragiten du”
RGI-a eskuratzen dutenen %50 baino gehiago langile pobreak direla ziurtatu digu Endika Perez, Karta Sozialeko kideak. Salatu du halaber “hainbat komunikabidek RGI edo antzeko prestazioak jasotzen dituzten herritarrak euren jopuntuan” jartzen dituztela.
Jasone Agirre [EH Bildu]: “Lo de Zorrotza no es mala suerte, es pobreza”
Esta mañana, en Kalegorrian, la parlamentaria de EH Bildu Jasone Agirre ha opinado sobre la tragedia de este fin de semana en el barrio bilbaino de Zorrotza donde fallecían cuatro personas, dos adultos y dos niños, como consecuencia de un incendio en una vivienda en muy malas condiciones.
“Errekaleorreko bizilagunen segurtasun egoerak txarrera egin du nabarmen argia moztu zaienetik”
Tentsio unea izan da gaur Gasteizko Udalbatzan, Errekaleorren harira. Miren larrion, EH Bilduko zinegotziarekin ika-mikan jardun ondoren, plenoa bertan behera utzi du alkateak 5 minutuz. Larrionek esan digunez, “akordioak erdiestea posible da Errekaleorrekin”, beti ere “elkarbizitza zainduz”.
Finlandian gelako 13 haur, Euskal Herrian 23
EAEn unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eguna izan da gaurkoa “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza sistema antolatzeko era asko daude, Finlandiakoari erreparatu diogu guk munduko onenen artean kokatu ohi den ereduari. Oinarrizko hezkuntzan, porrota %0,3koa da bertan. Hik Hasi-ko Joxe Mari Auzmendirekin eta Nora Salbotx Amaiurko eskolako irakasarekin heldu diogu gaiari.
“Guztiok ditugu LGTBI jarrerak”
Nafarroan abian den aldaketaren baitan LGTBI kolektiboa urrats garrantzitsuak ematen ari da. Gobernuak unitate berezi bat osatu du, iaztik martxan da Kattalingune zerbitzu publikoa eta parlamentuan LGTBI kolektiboaren berdintasuna bermatzeko legea tramitatzen hasiko dira aste honetan. Kepa Yecora Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Institutuko kidearekin eta Erika Salvatierra Urtasun Kattalinguneko langilearekin aztertu dugu egoera.