Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Eskean Kristo musika taldekoei eginiko elkarrizketa entzungai izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Berria egunkariak Bartzelonan duen berriemaile berezi Samara Velteri egin diogu, igandean Katalunian egin asmo duten galdeketari buruz. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Danele Sarriugarteren Erraiak eta Julen Madariagaren Egiari zor liburuez hizketan.

Zebrabidea

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Elizondo eta Bera aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin igandean Katalunian egin asmo duten galdeketari buruzko tertulia egin dugu. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu Olatukoop dinamikaren inguruan. Amaitzeko, Txapa irratiko kideek Haritz Kanpandegiri egindako elkarrizketari esker, Onatiko Txantxi moneta sozialaren berri izan dugu.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Inigo Terradillosi esker, Tolosa aldeko kontuen berri jaso dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Anorgako Cementos Rezola lantegi zaharreko etxebizitza okupatu dutenetako kide batei, Joni, egin diogu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Aitor Bengoetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Zabaldi elkarteko Maider Sukunzarekin egon gara, elkarteak antolatu duen XVIII. Elkartasun Astearen inguruan.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Koldo Nausiaren eskutik, gaur Judas Arrietak antolatuta Hondarribian egingo duten Txinatar Kultur Jardunaldien ebrri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko kazetari Oihana Llorente batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu. Ondoren, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin aritu gara heriotzari buruzko liburuez. Amaitzeko, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenarekin arrautza frijituei buruzko ikerketa soziologikoa egin dugu.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: Barakaldoko, Txorierriko eta Bilboko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin AHTren lanei buruzko tertulia egin dugu: Hernialdeko zuloa, gastatzen duten dirutza, herri mugimenduen zeregina… Elkarrizketa, berriz, Seaskako lehendakari Paxkal Indori egin diogu, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren bueltako azken kontuei eta azaroaren 8rako deitu duten manifestaziaori buruz. Ondoren, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Alba Fernandezen eskutik Marcel Duchampen Iturria obra ezagutu dugu. Amaitzeko, aurten 30. urtemuga beteko duen Oreretako Zintzilik irrati libreko kide Julen Etxegarairekin egon gara.