Zebrabidea irratsaioa

Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Martirekin hitz egin dugu, Belate babes bereziko ingurune izendatu izanaz. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Jabi Zabala eta Xabier Monasteriorekin atzo amaitutako Durangoko azokaren balorazioa egin du. Elkarrizketa, berriz, SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiarani egin diogu, ostiralean aurkeztu zuten 2013ko Espainiako arrazismo kasuen inguruko txostenaz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herrian goi mailako formazioak duen egoeraz. Amaitzeko, Zumaiako Ernaiko kideek abian jarritako Gu gara giltza dinamikaren inguruko elkarrizketa egin dute, Arraio irratiko lagunek.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, euskal preso politikoen egoeran agintariek duten paperaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu asteburuan EHNE Bizkaiak egindako kongresuaz. Amaitzeko, Ika-Mizka egitasmoaren harira, hainbat euskaldun ezagunek eginko adierazpenak izan bildu ditugu.

Zebrabidea irratsaioa

Gaurko irratien tartean, Tolosako Ataria airratiko kideei esker, Tolosaldeko herrietan izango diren kultur eta mobilizazio ekintzen berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Harribeltza elkarteko presidente Joseba Errekalderi egin diogu, gaur HIESaren aurkako nazioarteko eguna izanik, eta GIB birusdunen errealitateaz hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin antzerkigintzak dituen dokumentazio beharrez hitz egin dugu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Barakaldoko Udalean dagoen egoeraren berri izan dugu.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin Barbie panpinaren alternatiba izan asmo duen Lammily panpinaren merkaturatzetik abitauta, umetako jostailuen erabilerak eraikuntza pertsonalean duten eraginaz tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Iparra galdu baik plataformako kide eta Ibon Iparragirre preso politikoaren anai Jon Kirru Iparragirreri egin diogu, larriki gaixorik espetxean duen anaiaren egoeraz eta larunbatean preso gaixo larriak askatzeko Bilbon egingo den manifestazioaz. Amaitzeko, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Berri Txarrak taldeko kideei egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: lurralde erreformaren egitasmoak Ipar Euskal Herrian izango lukeen eragina Uztaritzeko UztaHitz dinamika eta Ipar Euskal Herrian sortu asmo duten hedabide berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta Larrun hilabetekariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Mikel Ajuria alpinistari egin dio, bere azken espedizioez eta aurrera begira dituen asmoez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Berria egunkariko kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu, eta hainbat hedabideren inguruko nobedadeak ekarri dizkigu.