Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketaren bidez, bihar Ondarroan izango diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen berri izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Mikel Elorzak hamabostaldiaren errepaso kritikoa egin ditu bi astean behin bezalaxe. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Ana Jakaren Ez zen diruagatik eta Xabier Mendigurenen Arantzak barrurantz liburuez hizketan. Amaitzeko, Bergarako Libre dinamikak biharko antolaturiko ekintzen berri izan dugu, Txapa irratiko lagunei esker.

Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin ikus-entzunezkoek euskara batuan edo euskalkietan izan beharko ote luketen hausnartu dugu tertuliaz. Elkarrizketa, Txapa irratiko lagunek Eneko Juaristiri egin diote, Palestinara egindako bidaiaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu Entzun aldizkariko Xabier Sagardiarekin aritu da hizketan. Amaitzeko, Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboak ezkutuan dagoen Jone Amezagari egindako elkarrizketako hitzei egin diegu lekua.