Zebrabidea irratsaioa
Category Archives: Jendartea
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Baionan aurkeztuko duten Sarako etxeak liburua ezagutu dugu eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Hika ateneoko agendaren berri ekarri digu. Amagoia Mujikak Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, Ana Izagirre EHUko irakasleak eta Ariane Kamiok euskaldunon sinbologiaz esandako hitzak bildu ditugu. Gaurko literaturaren tartean, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta egonezina sortu dioten fanzine baten eta bi libururen inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, Zangozako ikastolako zuzendari Jone Etxebarriak Oinez Basoa egitasmoaz hitz egin digu.
Zebrabidea
Zebrabidea
Azokak
Lierni Elortzak eman dizkigu ohi bezala xehetasunak.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariarekin egon da, elkartearen azken txostenaz, eta hamargarren urtemugagatik larunbaterako antolatu dituzten ospakizunez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landabideak Kickstarter diru bilketarako plataforma aurkeztu digu.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Josetxorekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Kataluniako prozesu independentistaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kide Marise Cachenauti egin dio, elkartearen hamargarren urtemuga dela eta. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak emakumeen lan merkatuaz hitz egin digu. Amaitzeko, atzo atxilotutako abokatuen operazioaren harira, Urtzi Errazkinek eta GarbiƱe Biurrunek Info7 irratian esandakoekin eguneko adierazpenen tartea osatu dugu.
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Inigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Hamaika telebistako lagunek emakume baserritarrez egindako erreportaje bati egin diogu lekua. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosillari egindako elkarrizketari esker, berriz, Oiolako urtegiaren berri izan dugu. Elkarrizketa, berriz, Gaizka Arangureni egin diogu Irunea ezagutzeko irizpidedun turismoaz eta Labrit Tours egitasmoaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek Bilboko antzerki espazio berriez hitz egin digu. Amaitzeko, abokatuen aurkako sarekadak eragin dituen adierazpenak bildu ditugu.
Azokak
Azokak aipatu ditugu Lierni Elortzarekin egiten
Zebrabidea irratsaioa
Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietaren eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Hamaika Telebistako lagunen erreportaje bati egin diogu lekua, Gatikan gerra garaian bizi izandakoen testigantzak entzuteko. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Patxi Gaztelumendi batu zaigu, eta eLiburutegia delakoaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradun Jose Luis Segurarekin hitz egin du neguko beherapenetarako aholkuez.