Aitor Server: Ixilpean negoziatzen ari dira

TIPP hitzarmenaren inguruko hausnarketa ekarri digu lehendabiziko TALAIATIK honetan Aitor Server Aitzinako kideak. Negoziaketak ezkutuan egiten ari direla ohartarazi du, kalteak ezkutatuz, benetako ondorioak albo batera utziz. Eta zer gertatuko da osasungintzan? justizian? jendartean?

Etzi PM: Zientzia Fikzio gehiago mesedez!

Gehiago irakurtzea. Hori Gorka Julio, ETZI PMko kideak bere buruari jarritako erronka. Gehiago irakurri, baina batez ere zientzia-fikzioa. Etorkizunaz aritzeko parada ederra ematen baitu zientzia fikzioak, eta horixe da falta zaiguna, gure etorkizunaz hausnarketa egitea.

Galder Gonzalez: Koalizio Handia abian da, fronte zabala geroz eta zabalago den seinale.

Koalizio handia egingo dutela PSOEk eta PPk Podemosen aurrean. Uste hori dabil bolo-bolo. Baina berdin gertatu zen Grezian, eta Euskal Herrian ere ikusi dugu horrelakorik. Iñigo Urkulluk Donostian eskua luzatu die PP eta PSEri EHbilduri aurre egiteko, edo ta, ez al da antzeko egoera Mikel Cabieces eta Mario Fernandezena? Syrizari aurre egiteko elkartu ziren moduan, hemen ere edozer egiteko gai dira.