Aitor Servier aitzina: Lana ongi egiten ari garen seinale dira, aurten pairatu behar izan ditugun atxiloketa ugariak

Aitzinak urtarriletik jardun du TAFTA / TTIP hitzarmena izenpetzeak ondorioztatuko lituzkeen bidegabekeriak salatzen. Maiatzaren 1ean, langile borrokaren egunean, kapitalismoaren ikur ankerrak diren bankuak desinfektatu zituzten. Baionako ekintzaren ondotik, gazte bat atxilotu zuen poliziak. Bestetik, Segiko kide izatea leporatuta, joan den astean kondenatuak izan diren 7 gazteak libre izan daitezen aldarrikatzeko, Aitzinak mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu du.