Zebrabidea irratsaioa

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Inigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Klitto atari digital feministako Malen Aldalurrekin udan izandako eraso sexisten eta horien inguruko jarreren errepasoa egin dugu. Elkarrizketaren tartean, Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagatik Mikel Azkarate esne ekoizlearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, eta Donostia Kulturaren udako programazioaz nahiz Topa Eszenikaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek eta Jabi Zabalak Bilboko aste nagusiaren eta bertan irratiek elkarlanean egindako jarraipenaren ingurukoak ekarri dizkigute.

Martxel Toledo: Garaipena ere gure esku dago baina borroka eginda

“Gure Esku Dago” esaldiaren kontzeptua eta metafora erabiliz, bi adibide jarri dizkigu Martxel Todelok. Alde batetik, Oiartzungo nesken futbol tadearen igoera, eta bestaldetik, “Països Catalans – Euskal Herria” izenarekin eta “bi nazio bi selekzio” lamapean, uztailaren 11ean Portbou hasi eta 14ean hendaian bukatuko den bizikleta erronka. “Helburuak lortzea gure esku dago, sinisten eta borrakatzen badugu” Martxeloren hitzetan.