Argitara eman duen azken txostenean Euskal Herriko biztanleriaren bilakaera aztertu du Gaindegiak eta ondorioetako bat da, datozen hamarkadetan populazioak behera egingo duela.
Category Archives: Jendartea
Larunbatean inauguratuko dute “Zizpa”, Baionako gaztetxe berria
Urteetako lanak bere fruituak eman ditu. Larunbatean irekiko ditu bere ateak estreinekoz Baionako Zizpa gaztetxe berriak. Egun osoko egitaraua osatu dute egun handia merezi duen moduan ospatzeko. Gaueko kontzertuetarako sarrerak gainera, aspaldi agortu dira. Baionako gazteek gaztetxe gosea dutenaren seinale. Unai Arkauzek, Baionako Gazte Asanbladako kideak, eman dizkigu larunbateko inaugurazioaren eta gaztetxe berriaren inguruko xehetasun guztiak
Zer nolako eragina izango du hegazti gripearen krisiak ipar Euskal Herrian?
Segurtasun neurri gisa 10.000 oilasko hil dituzte jada, eta jakinarazi dute 4000 etxaldek pairatuko dizutela ondorioak. Idoia Eraso [Gara], Pantxika Arranbide [Irulegiko Irratia] eta Pepe Aizpuruk [Gure Irratia] kazetariak izan ditugu bidelagun.
Feminismotik gatazka politikoa desblokeatzen
Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministalelopean Eskola Feminista antolatu du Emagin dokumentazio zentroak. Larunbat honetan izango da Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Argi dute gatazkak generoa duela eta beharrezkoa dela honen irakurketa feminista egitea. Era berean, feminismotik ekarpena egin nahi dute eta gatazka desblokeatzeko urratsak proposatu.
“Ez dugu onartzen bi mailatako hiritartasunak eta migranteak sortzea”
Urte berriak zaharrak berri migranteen eta errefuxiatuen errealitateari dagokionean. Bi lekutan jarri dugu fokoa guk gaurkoan. Batetik, Hendaian, bertako erretentzio zentroa hustu eta egoera irregularrean dauden pertsonak Bordele eta Tolosara eramaten ari direlako. Bestetik, Alemanian, Kolonian urtezahar gauean gertaturiko eraso sexisten eztabaida errefuxiatuen esparrura desbideratu delako. Cimade elkarteko Amaia Fontang eta Alemanian errefuxiatuei arrera egiten diharduen Isa Marinekin hitz egin dugu.
Saioa Iraola: Bandera moreak airean!
13.242 km, 30.000 emakume baino gehiago, 20 herrialde…martxan! Euskal herrian, Zazpi egun, 27 herri eta eskualde eta 1000 kilometro baino gehiago. Borrokan dihardugu.
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Azoka
Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik.
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa
Zebrabidea irratsaioa