Punk rock feminista, ingurua aldatzeko

Musika proposamenen tartean pasa den larunbatean Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan izan zen Mefsst!jaialdira begira jarri gaitu Leire Lopezek. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, punk rock feminista oinarri duena. Aurtengoan eta aurreko edizioetan parte hartutako hainbat talde ekarri dizkigu: Pottors ta klitto, Las Kasettes, Turbulentas, Baula eta Perlata.

“Ofizialtasunik ez dugu beraz herritik eta plazatik etorriko zaigu Parisi zain egon gabe”

Bernat Etxepare idazlearen euskara jalgi hadi plazara lelotik tiraka “Jalgi” aldarrikatuz dator aurtengo Herri Urrats jaialdia, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Paristik onarpen eta ofizialtasunik izan ez arren, ikasle kopurua bikoizten ari dira Seaskako ikastolak eta azpiegitura berrien beharra nabarmena da. Aurtengo sostengua Baionako Bernat Etxepare lizeora bideratuko da.

Lehen karakol, barraskilo edo kurkuiluak

Azoken tartean karakolak izan ditugu protagonista San Prudentzio egun honetan. Lehen barraskiloak eta lehen zizak ere agertzen ari dira nahiz eta bakanak izan. Barazkien atalean, bitarteko porrua nabarmendu digu Lierni Elortzak, jateko puntu onenean dagoena.

LARUNBATEKO “FEMINISTOK PREST!” MANIFESTAZIOAREN AUDIO ERREPORTAIA

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta milaka lagun atera ziren kalera larunbatean, biolentzia matxista guztiak salatu asmoz. “11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!” lelopean Gasteizeko kaleak zeharkatu zituen manifestazio jendetsuan 12.000 lagun inguruk parte hartu zuen antolatzaileen arabera.

Segregazioa gertatzen ari da gure ikastetxeetan?

Erantzuna baiezkoa dela ez dute zalantzarik Imanol Zubizarreta EHIGEko Gipuzkoako koordinatzaileak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Egoera aldatzeko borondatea agertu dute biek eta neurriak eskatu dizkiote administrazioari.

“Aste gogorra izaten ari da baina Ondarroako herritarrez oso harro nago”

Joan den asteko luizien ondorioak bero beroan zituztela gertatu da lan istripua eta bi herritarren heriotza Ondarruan. Gaur lanuztea eta manifestazioa egin dituzte euskal gehiengo sindikalak deituta. Udalak bat egin du eta bi egunetako dolua ezarri dute. Zunbeltz Bedialauneta alkatearekin hitz egin dugu.

Urrats txiki bezain sendoak Araban energia garbiaren alde

Arrotza zaigu oso energiaren arloa gehienoi. Konpainia nagusiekin kontratatzen dugu normalean eta kitto. Baina konpainia hauek energia nondik lortzen duten, eta ezartzen dizkiguten prezioak zilegiak diren pentsatzen jarriz gero zer pentsatua edukiko genuke. Garoñako zentral nuklearraren irekieraren kontra, eta energia garbiaren aldeko erabakiak hartu dituzte Arabako udal askok. Horietako bat dugu Zalduondo, 200 biztanle eskaseko herria. Gustavo Fernandez alkateak kontatu digunez, Iberdrolarekin kontratua eten eta energia garbia eskaitzen duen beste batekin sinatzea erabaki zuten. Bidenabar, argindarraren fakturak nabarmen jeitsi zaizkiela kontatu digu.

Udalaren kasua da hori, baina herritarrek ere gauza bera egin dezaketela esan digu Fernandezek, eta ildo horretan zalduondotarrei laguntzeko prest daude. Are gehiago, alboko herriekin biltzen ari dira urrats gehiago emateko helburuz.

Teoria eta praktika feminista, non dago oreka?

[TERTULIA] Martxoak 8aren ondorenari begira jarri gara Zaloa Basabe eta Amagoia Mujikarekin. Mobilizazio indartsuak baina borroka esanahiez hustutzeko keinuak ere ikusi ditugu? Teoria feminista eta eguneroko praktika, non jarri behar da indarra? Eta guztion denborak berdin balio al du?

Feminismo independentista bazterretik erdigunera

Euskal Feminismoa bezala ezagutzen den tendentzia 70.hamarkadan sortu zen Euskal Herrian zapalkuntza hirukoitzaren artikulaziotik. Bi korapilo nagusi izan ditu bere sorreratik gaurdaino: mugimendu feministaren baitan eta ezker abertzalean aitortza lortzea. Urratsak zein hutsuneak ikusten dituzte Amaia Andreuk eta Miren Arangurenek.

“Emakume transexuala naiz eta emakumeekin lehiatu nahi dut futbolean”

Izaro Antxia emakume transexuala da, futbolaria eta emakumeekin lehiatu nahi du areto futbolean. Momentuz ordea, ez du horretarako erantzunik jaso. Bizkaiko Futbol federaziora jo zuen eta honek dio konpetentzia Espainiako Federazioak duela. Hormonatzeak kirolean dakartzan ondorioez ere hitz egin dugu berarekin.