“Emakumea, euskalduna, borrokalaria…pastorala izateko gai guztiak ditu”

Igandean aurkeztuko da Baionan Katalina de Erauso pastorala. Libre izateko borrokatu zen emakume baten istoria biltzen du; XVII. mendean Donostiako komentutik ihes egin zuen emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Lehen aldia da Euskal Herrian emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzi eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Ithurbide Berrogain da idazlea.

“Superman asko ikusten genuen eta muturreko abenturazalearen irudiarekin apurtu nahi genuen”

“Abentura da gutxien gustatzen zaigun hitza” hala aitortuz hasi dugu elkarrizketa Josu Iztueta bidaiariarekin. Biziminezizeneko dokumentala egin dute berak eta Antxon Arza piraguista aintzindariak. AEBak ekialdetik mendebaldera zeharkatu dute, paisaia ederretan hartu dute atseden eta barrura begira jarri dira. “Nora edo nola joan baino norekin joan pentsatzen dugu orain” aitortu digu.

Xabi Soto “Rita Barbera bezala ikusi dugu Markel Olano kortinetatik guri begira”

Xabier Soto #ezgoazetxera lelopean Gipuzkoako plaza okupatzen ari den herritarra da, bera da hain zuzen, goizean Ertzaintzak identifikatutako gaztea. Diputazioko langileen artean informazio-orriak banatzen ari ziren. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia agertu da diputaziora baina ez dute zuzenean berekin egoteko aukerarik izan, hori bai, Olano ibili da protestan zeuden herritarrak zelatan.

Plaza hartu kontzientzia hartzeko

[TERTULIA] Erraustegiaren aurka Gipuzkoan sortu den mugimenduari eta bereziki atzoko bi deialdiei begira jarri gara Loretxu Bergunian eta Gaizka Amondarainekin. Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariaz ere hitz egin dugu.

Arraizen ostean beste batzuk joango dira?

[TERTULIA] Lehenik eta behin Sortuko zuzendaritzara ez aurkezteko Hasier Arraizek gurean iragarritako erabakiari begira jarri gara Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Modu positiboak baloratzeaz gainera zenbait galdera ere bota dituzte airera. Errefuxiatuen krisiari eta Idomeniko kanpalekuarekin Greziako gobernua egiten ari den kudeaketari begira ere jarri gara.

“Informazio gutxi eta beldur asko dago epilepsiarekin”

Podemosen ekitaldi batean krisi epileptiko bat sufritu zuen emakumearen salaketa bideoa asko zabaldu zen orain hilabete gutxi. Emakumeak bertan zion ez zitzaiola inor hurbildu laguntzera. Zergatik ez lagundu? Ezjakintasunagatik, beldurragatik, estigmagatik? Gaurko eguna Estatu espainiarrean epilepsiaren nazio eguna izendatua dagoen honetan AGI Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko lagunekin hitz egin dugu.

Rap kantu bat Bidebietari

Donostiako Bidebieta auzoak euskarazko rap kantua du. Kontadores Gazte Zentroan euskarazko rap laborategian parte hartzen duten lagunek egin dute. Auzoko jaietan aurkeztu zuten pasa den ostegunean kuadrillen jaitsieran. Unai Neira Norzzone rap kantugileak eman dizkigu xehetasunak.

Hemingway festazale zezenzaletik haratago

Euskal Herrian izan dira berriki National Geographicen Traveller aldizkariko bi kazetari txinatar Ernest Hemingway idazle estatubatuarraren arrastoaren bila. John Hemingway biloba ere  izan da bisitetako batzuetan. San Ferminetako zezenketa eta festazale topikoetatik haratagoko idazlea ezagutu ahal izan dute Edorta Jimenez gidariaren eskutik. Berarekin hitz egin dugu.

Aurtengo San Ferminetan hiru jai-gune herrikoi izango dira Iruñako Alde Zaharrean

Aldaketa iritsi da Iruñera eta horrek bere isla izango du ere aurtengo San Ferminetan. Gaur bertan, San Ferminetako mahaia bilduko da Iruñeako udaletxean eta bertan zehaztuko dira jai herrikoien aldeko mugimenduak aurten izango dituen espazioak hiriburuan zehar.

“Kartzela politikak behartzen gaituen kilometroek kostu gordinak dituzte”

Algortako bi bizilagunek istripua izan dute Valdemoroko espetxetik bueltan zetozela. Zauri arinak izan dituzte eta ongi daude Etxerateko Urtzi Errazkinek jakinarazi digunez. Hori ordea, kasualitatea baino ez dela gaineratu du, dispertsio politikaren ondorioz hildakoak 16 direla gogora ekarriz. Gaur eta bihar elkarretaratzeak deitu ditu Etxeratek.