Igandean Lehen Mundu Gerra amaitu zela ospatzeko milaka ekimen izango dira Europan. Frantses estatuak euskaldunak Frantziaren alde borokatu zirela aldarrikatzen badu, Baionan bihar egingo den ekitaldian euskaldun asko behartuta joan zirela, eta kopuru handietan intsumiso eta desertoreak izan zirela kontatuko da. Gerra kontakizun ofizialaren bitartez eman den asimilazioa agerian utzi nahi dute. ‘1914-1918 itzaletik argira’ herri omenaldian ekimen artistiko ezberdinak izango dira Baionako Antzokian. Ibai Telletxeak kontakizun ofizialaren aurrean egiten ari diren lanaren berri ekarri digu.
Category Archives: Jendartea
Errauskailua «oraindik gelditu daitekeela eta gelditu behar dela» aldarrikatuko dute Donostian
‘Erraustegia gelditu’ lemapean manifestazioa deitu dute eragile ezberdinek biharko Gipuzkoako hiriburuan, tartean Gurasosek. Joxe Mari Izeta eledunak «oraindik erraustegia geratu daitekeela» aldarrikatu du. Hitzartu ekimenaren baitan, datuen azterketa kaleratu berri du Gurasosek. «%110eko gaindimentsionamendua du Zubietako errauskailuak eta honen 1.000 milioi euroko gastua 35 urtetan ordainduko dugu gipuzkoarrok hondakinen tasen bidez» salatu du. Eragile bakoitzak bere arrazoiekin, baina «batasun handia» lortu dute biharko protestarako.
Hego haizeak berarekin ekarri ditu udazkeneko produktuak
Eguraldiak lagunduta eta produktu berri askorekin egin da urriko hirugarren feria; arto opila, Nafarroako orburua, intxaurra, tripaki onddoa eto piper horia dira aipatzekoak. Garaiaren beste markatako bat izaten da ehiza. Hilaren 12an ireki zela usoak ehizatu ahal izateko baimen epea eta, atzo ja Lasaren postuan ehun bat uso salgai ziren.
Behar bereziak dituzten haurren sostengu, Pausoka Elkartea
Behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da Pausoka. Umeen beharrak asetu eta beraien bizi kalitatea hobetzea dute xede. Erakundeek finantzatzen ez dizkieten terapia ezberdinak eta erreabilitazio saioak bermatzen ditu elkarteak Amaia Irazustak jakinarazi duenez. Behar horiek asetzeaz gain, familiekin informazioa eta profesionalen arreta trukatzen dute. Halaber, jendartearen sentsibilizazioa dute xede, haur hauen integrazioa sustatze aldera.
Alternatibak martxan jarri eta konspiratzeko gune bihurtuko da Zubieta ‘Iraultza Txikien Akanpadan’
Datorren ostegunetik igandera «bestelako Euskal Herria amesten dugun herritarren topaleku» bilakatuko da Gipuzkoako Zubieta. ‘Iraultza Txikien Akanpada’ egingo dute. «Konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu» esan du Beñat Irasuegik gurean. Olatukoop antolaketaren parte da eta «bizitza erdigunean jarriz», adin guztietako herritarrentzat prestatu dutela egitaraua aurreratu digu.
Feministon herria da alternatibena
Alternatiben Herriak, gure herriaren komunitate-gaitasuna agerian utzi du, gaitasuna sareak eta alternatibak sortzeko.
Sanferminetako eraso sexistaren sententzia aztergai, Garbiñe Biurrun epailearekin
2016ko sanferminetan izan zen eraso sexista larriaren inguruko sententzia ezagutu dugu gaur eta Gakoa saioan, epaia bera aztertu nahi izan dugu Garbiñe Biurrun epailearen laguntzaz.
ZAD «Eraitsitako etxola baten gainean beste etxola bat eraikiko da»
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes herria hustutzeko asmoz joan da goizeko 3ak inguruan Gendarmeria. Aireportua eraikitzearen kontra lurrak okupatu eta Babestu Beharreko Gunea eraiki zuten. Macronen gobernuak urte haseran erabaki zuen aireportua ez egitea, baina bertan zeudenak kanporatzea agindu zuen. Hartzea Lopez euskal herritarra bertan da eta desalojoaren nondik norakoak kontatu dizkigu.
“AHTk zauri sakona eragingo luke Arabako Lautadan”
Arabako Batzar Nagusien egoitza parean dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Abiadura Handiko Trenak Arabako lautadan eragingo lukeen kalteaz ohartarazi eta proiektua gelditu dezatela exijitzeko. Elkarretaratzean, bestak beste, Asparrenako, Dulantziko eta Donemillagako alkateek parte hartu dute eta proiektuaren kontrako 7000 alegazio aurkeztu dituztela gogorarazi dute, sekulako kopurua kontutan hartuta Lautadako hautesle errolda 9000 lagunekoa dela.
Zuriñe Rodriguez, [Gasteiz]: “Ertzainek esan digute feminismoari mina egiten ari garela eta arazo bat dugula gizonekin”
Martxoaren 8ko greba feministaren baitan izan den tentsio une bakanetakoa Gasteizen gertatu da. Goizeko lehen orduan El Pilar auzoan informazioa banatzen eta pankartak jartzen ari zen emakume talde abt geldiarai du ertzaintzak “oso modu paternalista eta bortitzean”. Euren artean zen Zuriñe Rodriguez kazetariak eman digu gertatutakoaren berri.