Euskaraz bizi den auzoa

Astebetez euskara hutsean bai? Erronka hori bota zien egiatarrei Egia Euskaraz Batzordeak eta baita erantzun ere. Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimena babesten ari dira auzoko 20 talde eta elkarte. Zazpi astez txandaka jo eta su euskaraz ari dira. Hala kontatu digute.

“Euskarak egoera latza du, baina beheranzko joera iraulita itxaropentsu egon gaitezke”

Hizkuntza kooperazioaren onurez ohartzeko hainbat galdera planteatu dizkigu Garabideko Andoni Barreñak. Hizkuntza gutxituetako komunitate indigenekin esperientzia elkartrukatu nahi dute, Euskal Herriak herri gisa metatutako jakintza partekatu eta besteengandik ikasteko aukera baliatu. Eskaintzeko daukaguna euskara biziberritzeko esperientzia izan daiteke, Barreñaren ustez, baina komunitate indigenengandik asko ikasteko aukera ere badugu.

Euskal identitatea babesteko guneak

Tolosak bertan jarraitzea erabaki duela eta, UEMA Udalerri Euskaldunen Monkomunitateari begira jarri gara lehenik. Hizkuntzarekiko erakundeek hartu beharreko konpromisoez aritu gara baita erakunde eta eragileen arteko elkarlanaz ere. Nafarroan, batera aritzeko foroa sortzeko proposamena egin du Kontseiluak. Ana Eizagirre eta Marisa Barrenarekin hausnartu dugu.

“Etorkinek euskarazko lan munduan parte hartzeko neurriak hartu behar dira”

Lan munduaren euskalduntzeari buruzko eztabaidari ekarpena egin nahi izan dio Petra Elserrek, eta kultura aniztasunari heldu dio.

“Euskaldunok geure film laburrak ikusten ez baditugu, ‘Loreak’ berririk ez da egongo etorkizunean’

‘Loreak’ filma Hollywoodera iritsi izanak eragindako euforia hartu du hizpide Aitor Abaroak.

“Pelelebitasuna da euskaraz esandako guzti-guztia gaztelaniaz errepikatu behar izatea”

Arraldeko zinegotzi gisa aurkeztu zaigu gaur Martin Kitto, “pelele” izateari uzteko konpromiso irmoz.

Kike Amonarriz: “Euskarak zentralitatea eta lehentasuna behar ditu, agenda politikoan eta eragileen egitasmoetan”

Martxo amaieran jaso zuen Kike Amonarrizek Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariaren ‘Elefantea ikusi’ artikulua, iritzi eske. Saezek uste du “euskararen elefantea” lan munduan dagoela eta hor eragin behar dela, eta prozesu horren gidaritza Euskaltzaindiari dagokiola.

Kike Amonarriz: Hizkuntzak maite dituen jendeak, hizkuntzen aldeko hautu aktiboa izan behar du

Kike Amonarriz: Hizkuntzak maite dituen jendeak, hizkuntzen aldeko hautu aktiboa izan behar du