“ETB Nafarroan ikus dadin prozesua azkartu beharko luke nafar gobernuak”

Eten dute, ez da ETB ikusten Nafarroan. Espainiako industria ministeritzaren aginduz eten du emisioa ETBk gaur goizean. Tartean, UPNk ezkutatuko informazioa ere azalerazi da. Erabakiaz eta Nafarroako gobernuak eta Jaurlaritzak duten arduraz galdetu diogu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiari.

“Euskara sasoian jarri eta kirola D ereduan eskaintzea gure seme-alaben hoberako da”

Lehengo asteko Udaltop jardunaldiei erreparatu die Iñaki Eizmendik, aurten, haur eta gazteen hizkuntza ohiturez eta kirolean euskarak duen presentziaz egin dira jardunaldi horiek. Izan ere, haur eta gazteen euskara erabileran eragiteko garrantzitsua da eskolaz kanpoko jarduerari erreparatzea, eta horretan kirola da nagusi.

“Hiriak giltzarri dira euskara biziberritzeko, ikusteko dago legea izango ote den”

Euskararen normalizaziorako hiriak giltzarri direla uste du Bai Euskarari ziurtagiriko Rober Gutierrez. Martxoaren 10ean, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean egindako Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izeneko mahai-inguruan parte hartu zuten Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak; Joseba Asiron, Iruñekoak; Mixel Etxebeste, Mauleko auzapezak; Eneko Goia, Donostiako alkateak; eta Gorka Urtaran, Gasteizkoak, eta horri erreparatu dio Gutierrezek. Haren hitzetan, hirietako agintariek ardura handia dute, etorkizunean eremu horiek hizkuntza eskubideen berme izango badira.

“Gutxituak hiztunak gara. Gure burua gutxitzeko ez dugu besteren laguntzarik behar”

Aste Santuko oporretan seme-alabekin izandako pasadizoen berri ekarri du Manex Agirrek. Izan ere, Agirreren ustez jende ezezagunak haurrekin hitz egiteko duen joera nahiko ohikoa da, eta hori gertatu zaie “Espainia elebakarrera” egindako bidaian.

Zure irudia mundu mailan zabaltzen denean…

Asteko argazkiak atalean Bruselako erasoei begira jarri gaitu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Zer gertatzen da ezagun eta ikoniko bihurtzen diren argazkietan agertzen diren pertsonekin? Gertatutakoaren interes orokorra ala pertsonen intimitate eskubidea da lehentasuna?

“Egun bat Poziktibistanen: Don’t worry, be pozik, don’t worry, be txantxangorri”

Poziktibistanen gertatzen diren hainbat egoeraren adibideak aipatu dizkigu Martin Kittok gaurkoan: Hernanin euskarazko errotulu baten gainean eskuz idatzitako gaztelaniazko esaldia.

Independentismoa eta euskara bultzatzea, batera doazen bideak?

[TERTULIA] Ipar Hegoa fundazioak eta Parte Hartuzek Euskal Estatuaren inguruan joan den astean kaleratu zuten ikerketari begira jarri gara Gaizka Amondarain eta Zigor Etxeburuarekin. Bereziki, euskalgintzatik eta euskarari eta euskal kulturari dagokionean agertu diren kezkei begira jarri gara.

“Biziberritze esperientziak trukatzea gakoa da gure egitekoari hobeto erantzuteko”

Garabideren izenean, EMUN kooperatibako Igone Baztarrikak eta Olatz Olasok hausnarketa eskaini digute. Hizkuntzaren biziberritzean lanean ari direnei erreparatu diete, eurek eremu horretan modu profesionalean aritzeko aukera baitute.

“Androiderako #Mitzuli itzultzaileak testu, ahots eta irudi itzulpenak egiten ditu”

Hizkuntza batetik bestera botoi bat sakatze hutsarekin salto egiteko ametsaz hitz egin digu Saroi Jauregi Aiestaranek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak. Zehazki, Android gailu mugikorretarako Mitzuli aplikazioa aurkeztu digu, 50 itzulpen noranzko baino gehiago barne dituena eta baliabide urriko hizkuntzei protagonismo berezia ematen diena, euskarari, besteak beste. Testu, ahots zein kamera bidezko itzulpen sarrera eskaintzen du, eta off line moduan ere baliatu daiteke. Gainera, baliotsua izan arren, doakoa eta software librekoa da.

“Erdaldunentzako dekalogo bat behar dugu, euskaldunekiko errespetua bermatzeko”

Interneten saltseazen zebilela, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskararen biziraupenerako eginiko dekalogoa topatu zuen Leire Narbaizak. Bertan aipatzen diren hamar gomendioak egokiak eta oso beharrezkoak iruditzen zaizkio Narbaizari, baina zer pentsatua ere eman diote.