“Euskal kulturak urteak daramatza autodeterminatzen”

Eta kultura autodeterminatuko balitz? izenburupean bi eguneko jardunaldia antolatu dute UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean. Hamabost aditu ariko dira gogoetan eta sei kultur egitasmo eredu ere aztertuko dituzte. Uztailaren 6 eta 7an izango da Baionako Zizpa gaztetxean. Lorea Agirre antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.

“Gaztelaniari men egiten diogu, etengabe, gurea ahaztuta”

Kalean entzundako “patxito”, “amatxito”… hitzek eragiten dioten egonezinaz hitz egin du Leire Narbaizak.

“IKTetan euskararen alde egitea, hizkuntza aniztasuna errespetatzearen alde egitea da”

2013ko urrian, mundu zabaletik etorritako hainbat hizkuntza gutxituetako kideekin euskararen berreskurapen esperientziaz aritu zeneko garaiaz oroitu da Garabideko kide Ander Bolibar. Internetek hizkuntzen arloan dituen onurak nabarmendu ditu. Euskarak metatu dituen IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien esperientziak beste komunitate batzuei ere balio diezaieke. Bolibarren ustez, .EUS domeinua dugunetik sarea bera etxe gisa bizi dugu euskaldunok, baina beste hizkuntza gutxituetako komunitate batzuek ere badihardute sare sozialetan presentzia izateko lehian.

Euskarazko on-line unibertsitatea, bada garaia

Hala uste dute UEUko lagunek eta horregatik antolatu dituzte Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak jardunaldiak ostiral honetan. Donostiako Koldo Mitxelenan izango dira, doan, eta izena emateko aukera zabalik dago. Zein da unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintza gurean? Ze behar ditugu? Zein erronka?

“Euskal klasikoetan perla ederrak aurki daitezke, benetan balio du denboran bidaiatzeak”

Jende askok esan izan omen dio Alex Artzelusi euskarazko testu zaharrak irakurtzeak ez duela balio, ia denak erlijio katolikoari buruzkoak direlako. Artzelus ados dago horretan, baina ez du uste euskaraz idatzi den guztia erlijioaren ingurukoa denik. XVI. mendean, adibidez, Bernat Etxepareren poemetan sexuaren inguruko xehetasunak topa daitezkeela nabarmendu du Artzelusek, Etxepare abadea izan arren. Badira, ordea, garai hartako poema gehiago maitasun istorio konplikatuei buruzkoak ere. Baita neska gazteen ikuspuntutik idatzitakoak ere, emakumeak erabat bazterturik zeudela kontuan izanda.

“HiztegiAPP oso erabilerraza da eta bilaketa lematizatzeko ahalmena du”

Irakurri edo entzun dugun hitzen baten inguruko zalantza argitzerako orduan, Interneteko hiztegi eta baliabideak kontsulta ditzakegu, baita gailu mugikorren bat baliatu ere.

Euskaraz sortu bai baina iritsi?

Euskal kulturak komunikazioan eta trasmisioan dituen zailtasunek kezkatuta plazara ateratzea erabaki dute hainbat eragile eta norbanakok, hortik gaurtik hasi eta hilaren 29 bitarte Aiaraldean izango den Jalgi euskal plaza ibiltaria. Ostegun eta ostiralean gogoeta jardunaldiak antolatu dituzte, larunbatean jai egun handia eta horrez gainera hamaika ekimen euskal kulturaz liluratzeko.

“Ofizialtasunik ez dugu beraz herritik eta plazatik etorriko zaigu Parisi zain egon gabe”

Bernat Etxepare idazlearen euskara jalgi hadi plazara lelotik tiraka “Jalgi” aldarrikatuz dator aurtengo Herri Urrats jaialdia, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Paristik onarpen eta ofizialtasunik izan ez arren, ikasle kopurua bikoizten ari dira Seaskako ikastolak eta azpiegitura berrien beharra nabarmena da. Aurtengo sostengua Baionako Bernat Etxepare lizeora bideratuko da.

“Nazioa ez da eraikitzen ‘zazpiak bat’ aldarrikatuta, proiektuak partekatuz, baizik”

Mugari begira jarri da Kike Amonarriz, Hego eta Ipar Euskal Herriak bereizten dituen mugari begira.

25 urte bete ditu UEMAk

16 udalerrirekin hasi zena 73 udalerritan bilakatu da, eta aurki udal gehiago batuko dira UEMAra. Udalek euren jardunean euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko eta bitarteakoak jasotzeko erronkak dituzte. Alabaina, udaletatik kalera, herritarrengan eragin nahi du UEMAk. Josu Labakaren esanetan, erronkarik nagusiena euskararen erabilera sustatzea dute udalek.