Abenduaren 3an Euskararen eguna eta Nafarroako eguna ospatuko ditugu. Bi ezaugarri horiek ederki betetzen ditu Iñaki Perurena harri jasotzaile, aktore eta historiazaleak. Nork ez du gogoratzen telebistako kazetari bati eman zion azalpen magistrala? Argi utzi du gurean ez dituela maite egutegian jartzen diren egun bereziak “euskararen eguna egunero izan beharko luke” esan du, eta Nafarroan euskaldun sentitzen ez denari, zera: euskara hizkuntza hilda dago leku batzuetan, baina, ez euskal izakera eta hezikera”.
Category Archives: Euskara
“Akats bakarra du kantuak, 3-4 ordu lehenago iritsiko dela Korrika Iruñera”
Aste honetako nobedade nagusietako bat izan da Korrikako kantua, Zirkorrika. Asier Amondo Korrikako arduradunarekin hitz egin dugu tertulian. Asmoak eta helburuak aipatu dizkigu, kantuarenak zein 20.edizioarenak.
Paul Bilbao [Kontseilua]: “Euskararen Legea aldatzea urgentziazkoa da Nafarroan”
Aste honetan 30 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Herrialde zaharrean euskara zonifikatu zuen legea da 1986koa eta gaur egun, oraindik ere, indarrean da. Hori dela eta, Euskararen Legeak 30 urte bete dituela oroitzeko eta Nafarroan euskara indartzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren mahai-gainean jartzeko Kontseiluak ekitaldia egingo du bihar Condestable Jauregian, Iruñean.
Gazteek euskaraz badakite, erabilera bultzatu behar da orain
Unitate mugikorrarekin kalez-kale ibili da Oinatz Aizpuru Altsasun. AEK euskaltegira hurbildu egin da, bertan, topatu ditu Edurne eta Iosu, irakaslea eta ikasle “beteranoa”. Euskaltegiaren historia ezagutu dugu, dela 30 urte sortu zen euskaltegia, eta geroztik hainbat dira bertan euskaldundu direnak. Aurten 130 ikasle daude, adin oso ezberdinekoak dena. Euskal Herriko herri aunitzetan gertatu bezala, euskara galdu egin zen Altsasun, baina orain gero eta gehiago dira euskara ikasi eta solasten dutenak.
“Lehen hitza euskaraz eginda asko dugu irabazteko eta, ondo pentsatuta, galtzeko ezer ez”
Azaroaren 8tik 11ra jarrerarik positiboenean hizkuntza eskubidea aldarrikatu, euskaldunen aktibazioa lortu eta euskara Aguraingo txoko guztietara eraman nahi dute bertako herritarrek.
“Groenlandian, Heidirekin ikasi genuen hizkuntza ez dela gramatika, komunitatea baizik”
Duela hiru urteko udan Groenlandiara egindako bidaiari heldu dio Txerra Rodriguezek Egin Kontun.
“Erakundeoi eredu izatea dagokigu herritarren aurrean, zertarako dira kanpainak bestela?”
Gaur astebete, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen izenean egin zuten agerraldiari begira jarri da UEMAko lehendakari Josu Labaka.
Baikortasunak ezkutatzen dituen euskararen zuloak
Berriki kaleratutako inkesta soziolinguistikoari begira jarri gara tertulian Zigor Etxeburua eta Axier Lopezekin. Euskararen gaitasunean zein trasmisioan datu positiboak atera dira inkestatik, baikorragoak izan zitezkeela ordea nabarmendu dute gonbidatuek.
“DatorRen Gasteizko Legebiltzarrean, bada euskara normalizatzeko urratsetarako aukera”
Irailarekin batera, euskaltegietako matrikulazio kanpaina zein Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzean utzi ditugula esan du AEK-ko Mertxe Mugikak.
“Administrazioko euskara erabileraren Foru Dekretua aldatzea proposatu diogu Nafarroako Gobernuari”
Baztango Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoak baliogabetu zuen, 2016ko maiatzaren 3an.