“Jendaurrean euskara eraginkorrago erabiltzeko, Peruarri bisitatzea gomendagarria da”

Duela hiru aste Peruarrira joan zen Estiñe Astorkia, Iñaki Perurena harri jasotzaileak artisautzaren kulturari segika, mendian eraikitako museora.

Ez gara bakarrak munduan

Munduko kantu inprobisatuei begira jarri gara Ane Labakarekin egiten dugun bertsolaritza tartean. Badira urte batzuk munduari zabaltzea erabaki zuela Bertsozale Elkarteak eta hortik, munduko kantu inprobisatuak ezagutu eta gurea mundura zabaltzeko egin diren ekimen desberdinak. Beñat Gaztelumendik zuzendurikoa da, besteak beste, Mundu bat ahoz ahoz dokumentala. Biak izan dira gurean.

“Euskaraz normaltasunez ikertzeko eskubidea”

Inoiz baino gehiago ikertzen da euskaraz baina zer nolako prestijioa du honek? Euskal produkzio zientifikoari aupada bat ematea beharrezkotzat jotzen du UEUk eta hortik bigarren aldiz antolatu duten Ikergazte Kongresua, gaur Iruñean abiatu dena. 180 ikerlari bilduko dira bertan gaur hasi eta ostirala bitarte. Idoia Torregarai komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

Juanma, Leo…AEKren lanaren emaitza

Amaitu zen Korrika baina aurrera jarraitzen du AEKren lanak, helduen euskalduntzeak, alegia. Askok AEK Korrikarekin lotzen badute ere oinarrian euskara irakasleak dira eta horretan lan egiten dute urte osoan. Egiten duten lan horri aurpegiak jartzea garrantzitsua jotzen dute eta horregatik abiatu zuten AEK jendea egitasmoa. Aurten Leo Turiño aurkeztu digute.

“Inoiz baino jendetsuagoa eta anitzagoa izan da”

Aurtengoa kolosala izan dela ez dute zalantzarik Korrikako arduradunek. Oso gustura agertu da Asier Amondo 20. edizio honek izan duen erantzunarekin. Oraindik koxka batzuk igo behar duela Korrikak uste du, halere, eta instituzioen eta eragile sozialen arteko elkarlanean jarri du fokoa.

Zer balio du Korrikak?

Korrikak sortzen duen emozioaz, erakundeetako ordezkariei eskatzen dien konpromisoaz eta aldarrikapena eta festa uztartzeko formulaz gogoeta egin dugu tertulian Jon Garmendia eta Ixabel Etxeberriarekin. Korrikaren amaieraren bezperan izango dugun hitzordu garrantzitsuari begira ere jarri gara, armagabetzeari.

1982tik 2017ra, bertsoaren amarauna Araban

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala Printzipal antzokian. Nondik datoz egungo fruituak, belaunaldi berriak? Zein da Arabako bertsolaritzaren historia, Bertsozale Elkarteak izan duen ibilbidea eta txapelketak markatu duena? Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak kontatu digu.

Ze itxura du Jaurlaritzaren hizkuntza politikak?

Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu berriak legegintzaldi berrirako marraztu dituen ildoei begira jarri gara tertulian Zigor Etxeburua eta Mikel Jauregirekin. Bereziki, hizkuntza politikari erreparatu diogu.

“Euskaldunok ahaldundu eta berriz aktibatzeko garaia da, erabaki ausartak bultzatzekoa”

Euskararen aldeko borroka bidegurutzera heldu zela irudituta, norabide bati heltzeko baliatu dute azken hilabeteotako prozesua. Bertan jendeak egindako ekarpenekin osatu dute dokumentua. Datozen aste eta hilabeteetan ponentzia sozializatzeari ekingo diote. Lehen aurkezpena Arrasaten egingo dute, martxoaren 18an ospatuko duten Euskaraz Bizi Egunean.