Beñat Gaztelumendi: “Gogoa dut Maulen erakutsi ez nuena Amurrion erakusteko”

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko Maule-Lextarreko saioan Beñat Gaztelumendi gailendu zen 694,5 punturekin. “Saio urduria” izan zela aitortu digu, kosta zitzaiola bere burua aurkitzea, baina zortziko txikitik aurrera “gustora eta seguru” aritu zen. “Brilloa faltatu zitzaidan” esan du. Txapelketa honetan finalaurrekoetan sartu da lehian Gaztelumendi, eta hori nabaritu du. “Amorratzen” dago Amurrion kantatzeko.

Norberaren konpromisotik euskara lau haizetara

Oarsoaldeko euskarazko Oarsoarrak komunitateak “bat eta bat ez gara bi” kanpaina abiatu du. Bakoitzak bere esparrutik eta bere neurrira euskararen alde eragiteko konpromisoa hartu dute eskualde horretako herritarrek. Joxe Luix Agirretxe, Oarsoaldeko Garapen Agentziako Euskara Saileko arduradunak, eman dizkigu xehetasunak. Ekimen honek komunitatera atxikimendua ematen duen norbanako bakoitzak beste bat erakartzea du asmoa.

“Booktegik euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu”

Euskarazko kalitatezko liburuak doaan deskargatu eta gailu elektronikoetan irakurtzeko aukera ematen du Booktegi.eus atariak. Sei hilabete dira martxan jarri zenetik. 60 bat liburu daude eskuragarri eta astero bat igotzen dute. Guzti honen sustatzailea da Aritz Branton filologo eta itzultzailea. Zazpi mila bat erabiltzaile eta zortzi mila bat deskarga izan direla eta sei hilabete hauetan, oso pozik mintzatu zaigu Branton.

Miren Amuriza “Bakarkakoan disfrutatu egin nuen”

Miren Amuriza 700,5 punturekin gailendu zen larunbatean Zallako kanporaketan. Finalerdietarako zuzeneko sailkapena lortu du berriztarrak. “Sentsazio onak” ditu larunbatean eginiko saioaz, “behetik gora” egin zuela uste du. “Burbuila batean” egongo balitz bezala, “oso kontzentratuta” egon zen Amuriza. Oholtzan eta sailkapenean emakume bertsolariak erakusten ari diren maila eta presentzia goraipatu ditu.

Oihana Iguaran “Harritu nintzen garailea ni nintzela esan zutenean, besteak ere oso goitik aritu zirelako”

Oihana Iguaran gailendu zen Leitzako kanporaketan. 714 puntu erdietsita Durangoko saiorako sailkatu da. Pozik mintzatu zaigu igandean egindako saioarekin, betez ere Agin Laburu eta Iñaki Apalategi oso goitik aritu zirela uste duelako. Lan guztietan zerbait esatea zuen helburu Iguaranek.

Paul Bilbao: “Osakidetzako euskara politikak eraginkortzen ez badira, hizkuntz eskubide urraketa betikotuko da”

Kontseiluak, UEMAk, Behatokiak eta OEEk Osakidetzaren euskararen erabilera normalizatzeko II.Planaren balorazioa egin dute. 2013 eta 2019 urteetarako planak ibilbidearen erdia egin du. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, “plana betetzetik urrun” dago eta beraz plana eraginkor egiteko neurri zuzentzaileak proposatu dituzte.

Takiji Kobayashi euskarara ekarri du Hiromi Yoshidak, XX. mendeko Japoniko langileen esplotazioa eta borroka azalduz

Takiji Kobayashi XX. mendean Japoniak izan zuen idazle ezagunenetarikoa izan zen. Alderdi Komunistako militantea, torturatuta hil zuten 1933an, 30 urterekin. Langile giroko nobelak idatzi zituen. Katakrak argitaletxearen eskariz, Hiromi Yoshida japoniarrak “Nagusia kanpoan bizi da” lana euskaratu du orain. Kobayashiz eta liburuaz aritu gara Yashidarekin, baita euskaraz eta Euskal Herriaz ere. Duela 30 urte hasi zen Yoshida euskara ikasten. Esan digunez, euskararen egoera eta Euskal Herria bera asko aldatu dira 30 urtetan, baina “badago aldatzen ez den gauza bat: euskaldunen jatortasuna”

“Euskaraz ikasteak geroz eta prestigio gehiago dauka ipar Euskal Herrian”

Ostiralero lez, ipar Euskal Herriko aktualitatea ardatz hartu eta solasean aritu gara Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetariekin, Kalegorrian saioan. Askotariko gaiak landu ditugu, baina bereziki pasa den igandeko hauteskundeek ipar Euskal Herrian utzitako mapa politikoaz jardun dugu.

“Euskaraz bizi eta lan egiteko lagungarria izango da Protokoloaren inplementazioa”

Euskaraz lan egiteko zein produktu eta zerbitzuak euskaraz jasotzera iristeko bidean, hainbat aktorek eta aldagaik parte hartzen dutela ekarri du gogora Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek.

“Aprobetxa dezagun Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloan ordezkatutako aniztasuna etorkizuneko orubeak zehazteko”

Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak euskal sindikalgintzarekin gaur bertan egindako agerraldiaz hitz egin du Paul Bilbaok. Donostiako Miramar jauregian egin dute agerraldia, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa abiarazi zuten leku berean.