Maier Ugartemendia Etxerat Andoni Zengotitabendoak soilik urtean behin ikus ditzake bere alabak kristalik gabe

Euskal presoek espetxeetan jasaten dituzten eskubide urraketak biltzen ditu Etxeratek hilabetero kaleratzen duen txostenean. Bilbon itsaso zabala osatzeko deia bertan dugula, abenduan izandako eskubide urraketak aztertu ditugu Maier Ugartemendiarekin.

Monika Mena Ilusioz betetzen gaitu Igeldo herri bihurtzeak, ea hurrengoak Usansolokoak garen

Igeldo herri bihurtuko dela jakin dugun egunean, Bizkaira begira jarri gara. Usansolo Galdakaoko auzoa da, baina bertako bizilagunek urte luzeak daramatzate herri izan nahi dutela aldarrikatuz. ZiortzaBolibar-ek, berriz, 2004. urtean utzi zion Markinako auzo izateari eta herri bihurtu zen. Euskal Herrian sortutako azken herria dugu Ziortza-Bolibar. Bada, Monika Mena Usansolo Herria plataformako kidea eta Rakel Gandiaga Ziortza-Bolibarko herritarra gurean izan dira.

1996.urtean egin ziren hiphop abesti onenak Revolutionary Grooves saioan

Revolutionary Grooves saioan Daddy Jeffek 1996.urtean egin ziren hiphop abesti onenak entzuteko aukera emango du

Fakun Aznarez Gustatzen zaizkigun gauzak ikasteko erraztasuna dugu, hala ikasi nuen nik euskara

Euskararen nazioarteko egunean euskaldun berri bat izan dugu Gakoa saioan. Fakun Aznarez Argentinan sortu zen baina 13 urte daramatza Euskal Herrian. Euskara nola eta zergatik ikasi zuen azaldu digu, eta euskararen inguruan dituen iritziak ere eman dizkigu. Aznarez ek erakusten du, gogoa eta motibazioarekin ongi asko ikasi daitekeela euskara.

Gotzone Lopez de Luzuriaga, espetxetik atera berri, Info7 irratian

Estrasburgoren epaia betez, Entzutegi Nazionalak beste 14 euskal presoren askatasuna agindu du gaur. Tartean, Gotzone Lopez de Luzuriagarena, larri gaixo espetxean egon den presoarena. Martuteneko espetxetik atera berritan hitz egin dugu berarekin.

Sevillako presoen borrokaldia eta espetxe politika hizpide, Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko kide eta preso ohiarekiin

Sevilla II espetxean dauden euskal presoek 23. eguna bete dute gaur borrokaldian. 8 presok 23 egun daramate gose greban eta 12 eta 13 kilo artean galdu dituzte. Jaiki Hadi, Presoei prebentzioa eta laguntza eskaintzen duen elkarteko kidea da Fernando Arburua Sevillako borrokaldiaz eta espetxe politikaz, baita mobilizazio sozialaren garrantziaz ere mintzatu gara berarekin.

Gureaz Blai: 39 irratsaioa

Hori oso pedantea da, beti ari da euskaraz bezalako esaldiak entzun izan al dituzu inoiz Halakoek euskal hiztunen portaeran duten eraginaz hausnartu dute gaur EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU zatian, euskal irrati libreak sakelako bidez entzun ahal izateko Uhinbak aplikazioaz aritu dira.

Afrobeat eta doinu afrikarrak Revolutionary Grooves saioan

Daddyjeffen Revolutionary Grooves saioan, afrikako erritmoak eta afrobeat doinuak musika izan dira entzungai: Akele Wube, Awilo Longomba, Oghene Kologbo, Salif Keita, Sareholder, The Afrigo, Tony Allen, Fela Anikulapo, The Chicarrons…

Floren Aoiz Gobernuak epaileen esku utzi nahi du Estrasburgoren epaiaren kudeaketa osoa

Erabaki oso garrantzitsua da Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197 2006 doktrinaren inguruan hartu duena, eta estatu espainiarraren kontraesanak agerian utzi ditu. Hala uste du Floren Aoiz analistak.