Berrikuntzekin ekin dio Gureaz Blaik hirugarren denboraldiari, eta horren berri eman dute Nekane Zinkunegik eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasak saioaren hasieran. Ondoren, Karmelo Ayestari elkarrizketa egin diote euskaldun izatera bidean egindako prozesuaz idatzi duen Goza daiteke gehiago liburuaren inguruan. Horrez gain, Maite Goni informatikariaren teknologia aholkua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbine Petriatiren salaketari ere egin diote tartea.
Category Archives: Euskara
Gureaz Blai: 70. irratsaioa
Berrikuntzekin ekin dio Gureaz Blaik hirugarren denboraldiari, eta horren berri eman dute Nekane Zinkunegik eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasak saioaren hasieran. Ondoren, Karmelo Ayestari elkarrizketa egin diote euskaldun izatera bidean egindako prozesuaz idatzi duen Goza daiteke gehiago liburuaren inguruan. Horrez gain, Maite Goni informatikariaren teknologia aholkua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko GarbiƱe Petriatiren salaketari ere egin diote tartea.
Elektro klasikoaren doinuen 60 minutuko sesioa Revolutionary grooves saioan
Elektro klasikoaren doinuen 60 minutuko sesioa Revolutionary grooves saioan
Geroa Galarraga Denon Herria Plataforma: Itziarrek eskua zabaldu dio Debari elkarbizitzarako
Gaur izan da Debako udaltzaban Itziar eta bertze 7 auzoak Auzo Udal bihurtzeko eztabaida. Europako hauteskundeetan, galdeketaegin zuten Itziarren, partehartze zabala izateaz gain, erantzuna irmoa zen baiezkoaren alde. Geroa Galarragarekin hitz egin dugu plenoa hasi aurretik, Denon Herria platafomako kidea da.
Gureaz Blai: 67. irratsaioa
“Zer esan diozu Maiderren amari? Seguru esan diozula anderenoak erderaz egiten duela!”, haur batek amari; eta “Ama, eman egurra”, beste haur batek amari. Zein da egoera baten eta bestearen aldea? Horixe landu dute Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gaurko Nola entzun, hala erantzun atalean. Egin Kontu-n, berriz, UEMAko lehendakari Maren Belastegik ekainaren 14an Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunari buruzko xehetasunak eman dizkie.
ADITU DUZU?
Ekaineko ADITU DUZU? saioan Irati Iciar, UEUko Udako Ikastaroko arduraduna elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, hainbat gai ere landu ditugu: gazteentzako auzolandegiak, oroimenaren funtzionamendua, Lurraldea eta Hizkuntzari buruzko MOOc ikastaroa, matematikaren garrantzia, ikus-entzunezkoak eta gazteak eta nola ez, sareko kontu gehiago izan ditugu hizpide.
Ziargi Etxarte: Can Viesen desalojoa kolpe gogorra izan da baina ekingo diogu berriro beste proiektu batzuei
Bartzelonan, Sants auzoko Can Vies zentro sozial autogestionatuaren desalojoaz mintzatu zaigu bertan bizi den Ziargi Etxarte irunarra. 17 urteko ibilbidea egin duen zentroaren ingurukoak ere kontatu dizkigu.
Bass-line doinu elektronikoak eta Hiphop entzugai Revolutionary Grooves saioan
Bass-line doinu elektronikoak eta Hiphop entzugai Revolutionary Grooves saioan
Big Time Sound System-en zuzenekoaren bigarren zatia
Big Time Sound System-en zuzenekoaren bigarren zatia
Gureaz Blai: 60. irratsaioa
“Aizu, mesedez, egin zazu erdaraz! Bestela kanpoan uzten duzu”, esaten badizu zure ahizpak bere familia politikoari erreferentzia eginez, zuk zer egingo duzu? Egoera hori landu dute Nola entzun, hala erantzun atalean Nekane Zinkunegik eta Emun Kooperatibako Ainhoa Lasak. Egin kontu tartean, berriz, Azkue fundazioko teknikari Amaia Ocerin elkarrizketatu dute, fundazioaren webgunearen berrikuntzaz, eta hiztunentzako dituzten baliabideez aritu dira berarekin.