Gureaz Blai: 76.irratsaioa

Joan den astean bi gazte azpeitiarrekin aritu ostean, gaurkoan beste azpeitiar bat batu zaigu Gureaz Blaira: Naroa Odriozola. Berak Azpeitiko batxilergoko gazteen herriko hizkuntzekiko lotura afektiboa eta hizkuntza horien arteko erabilera: azpeitiarra, euskara batua, gaztelania lana aurkeztu du master amaierako proiektu gisa eta horren inguruan hitz egin digu. Horrez gain, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Miren Segurolaren iritzia jaso dugu, Berako liburuzain lanpostuaren deialdia errepikatu beharraz eta, Maite Goni irakaslearen aldetik www.susa-literatura.com atariaren inguruko gomendioa jaso dugu.

Gureaz Blai: 75.irratsaioa

Azkoitiko Kontrako eztarrixe irrati libretik egin dute gaurko Gureaz Blai Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Bertan, Eneritz Albizu eta Libe Gurrutxaga gazte azpeitiarrekin elkartu dira eta Azpeitiko euskararen egoeraz, zein gazte azpeitiarrek euskararekin duten harremanaz aritu dira hizketan. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok iragan larunbatean Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde egindako manifestazioa baloratu du; eta, Maite Goni irakaslearen aldetik euskarazko karaokearen aholkua jaso dute.

Gureaz Blai: 74.irratsaioa

Haur gor zein itsuei ipuinen mundua eskuragarri jartzeko Zeinutx eta Etxegiroan egitasmoak ezagutu dituzte gaurko Gureaz Blai saioan Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa. Horretarako, Nora Barroso eta Maria Uriarterekin solasean aritu dira. Horrez gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbile Petriatik euskararen normalizazioan herritarrek duten zereginaz emandako iritzia izan da entzungai. Maite Goñi irakaslearen eskutik teknologia aholkua izan dugu gaurko saioan ere, euskal aditza lantzeko baliabideez.

Gureaz Blai: 73.irratsaioa

Literaturaz, gazteez, irakurketa errazaz eta beste hainbat kontuz aritu dira gaurko Gureaz Blai saioan Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasa. Horretarako, Fernando Morillo idazlea elkarrizketatu dute. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok Egunkaria auzia behin betiko itxi izanaz emandako iritzia izan da entzungai. Maite Goñi irakaslearen eskutik teknologia aholkua izan dugu gaurko saioan ere, UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak kaleratutako Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoaren inguruan.

Gureaz Blai: 72.irratsaioa

Gureaz Blai Nafarroara begira jarri da gaurko saioan, eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideek Nafarroako parlamentuan eginiko agerraldiaz hitz egin dugu UEMAko zuzendaritza batzordeko kide eta Etxarri Aranazko alkate Eneka Maizekin. Horrez gain, Maite Goñi irakaslearen eskutik teknologia aholkua izan duu gaurko saioan, Apalabrados jokoaren euskarazko bertsioaren inguruan. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik hezkuntzan euskarak duen egoeraz egin digu hausnarketa.

Gureaz Blai: 71.irratsaioa

Gureaz Blain ohikoak diren hizkuntza egoerak landu ditugu hirugarren denboraldiko bigarren saioan, baina pasadizoen lekuko zuzenen ahotik entzun ditugu. Horietako bat, Gemma Sangines TELP tailerren sortzaileak kontatu digu, eta berak azaldu du nolako portaera izan zuen ere. Horrez gain, Maite Goñi informatikariaren teknologia aholkua izan duu gaurko saioan, sakelakoetarako Tribual aplikazioaren inguruan. Kontseiluko Paul Bilbaoren hausnarketari ere egin diogu tartea.