Euskaraz ikasi, lan egin eta sendatu nahi dutelako eta EHUk zein Osakidetzak euskarari osasungintzan behar besteko garrantziarik ematen ez diela uste izanda, Medikuntza eta Odontologia fakultateetako 112 ikaslek itxialdia egin zuten otsaileko bigarren astaen Leioako campusean. Horren inguruan eta aurrera begirako asmoez hitz egin dugu Asier Genua Medikuntzako Asanbladako kidearekin. Horrez gain, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Maren Belastegiren iritziari tartea egin diogu. Maite Goñik, berriz, HABEk A1 eta A2rako sortu duen BAGOAZ ikasmaterialaren inguruko gomendioa ekarri digu.
Category Archives: Euskara
Gureaz Blai: 85.irratsaioa
EHE Euskal Herrian Euskarazeko kide Aitor Kaltzakorta batu zaie gaur Nekane Zinkunegi esatariari eta EMUN Kooperatibako teknikari Ainhoa Lasari. Eragile horrek otsailaren 7an egindako aktibismo linguistikorako tailerra gaitzat hartuta elkarrizketa egin diote. Horrez gain, Maite Goni irakaslearen eskutik AmaHizkuntzan txiotzeko twitterren abiatutako dinamika ezagutu dute.
Gureaz Blai
Gureaz Blai
Gureaz Blai: 82.irratsaioa
Gureaz Blai: 82.irratsaioa
Gureaz Blai: 82.irratsaioa
Loreak filmak lortu duen arrakastaren harira, bertako aktore protagonistetako bat, Itziar Ituno, elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Pelikula horretaz, zinean euskarak duen presentziaz, euskaldun izanik aktore lanetan aritzeaz, eta bere euskalduntze prozesuaz hitz egin digu Ituñok. Horrez gain, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Maren Belastegiren salaketari lekua egin diogu, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkariaren esku hartzeari egin dio erreferentzia. Maite Gonik, berriz, esamoldeen inguruko aplikazioak aurkeztu dizkigu.
Gureaz Blai: 81.irratsaioa
Gureaz Blain ohikoak diren hizkuntza egoerak landu ditugu gaurko saioan, tabernari eta bezeroaren arteko ulertezintasunaz, bata; eta harategi bateko saltzailearen eta eroslearen artean izandakoa, bestea. Horrez gain, Maite Goni informatikariaren teknologia aholkua izan dugu gaurko saioan, Galdakaoko Udal Euskaltegiaren euskara ikasleentzako guneari buruz. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbine Petriatiren hausnarketari ere egin diogu tartea.
Gureaz Blai 81. irratsaioa
Gureaz Blain ohikoak diren hizkuntza egoerak landu ditugu gaurko saioan, tabernari eta bezeroaren arteko ulertezintasunaz, bata; eta harategi bateko saltzailearen eta eroslearen artean izandakoa, bestea. Horrez gain, Maite Goni informatikariaren teknologia aholkua izan dugu gaurko saioan, Galdakaoko Udal Euskaltegiaren euskara ikasleentzako guneari buruz. Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbine Petriatiren hausnarketari ere egin diogu tartea.
Gureaz Blai 80 irratsaioa
Gureaz Blai 80 irratsaioa
STDLP Argilun
STDLP Argilun
Gureaz Blai: 79.irratsaioa
Uxoa Anduaga soziologoa batu zaie gaur Nekane Zinkunegi esatariari eta EMUN Kooperatibako Ainhoa Lasari Gureaz Blira. Hiruen artean Anduagaren Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia tesiaz aritu dira hizketan. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaoren iritzia jaso dute eta, Maite Goni irakaslearen aldetik Mintzanet egitasmoaren aholkua jaso dute.