Errepideetako mantenua egiten duten UTEetako langileek 120 egun daramatzate greba mugagabean

Errepideetako mantenua egiten dugun UTEetako langileok duela 120 egun luze daude greban. Erraz esaten da, baina lau hilabetetik gorako gatazka bati eustea gogorra da, bai langileentzat, baita beren senideentzat ere. Haien lan-baldintzak arautzeko hitzarmen bat iristeko ari dira greban, izan ere, duela sei urtetik gora daude eguneratu gabe, eta gainera erreforma laboralek arriskuan jarri dituzte.

Troikaren kontrako protesten harira, espetxeratuak izateko arriskua dute 6 gaztek

2014ko martxoaren 3an Troikak Bilbon egin zuen bileraren aurkako mobilizazioetan izan ziren istiluetan parte hartzea leporatuta, sei gazte daude epaiketaren zain. Hauen aurka bi eta lau urte bitarteko espetxe zigor eskariak eskatu ditu fiskaltzak, baita 300.000 euro inguruko isunak ere.

“Etxebizitza eskubide subjetiboa dela aitortu arte borrokan jarraituko dugu”

Atzo hasi zuten Bizkaiko hainbat eragilek 30 orduko baraualdia Bilboko Areatzan. Alokairu soziala, pertsona orok etxebizitza duina izateko duen eskubidea eta oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Baraualdia Angel Toña enplegu sailburuarekin egindako bilerarekin amaitu dute. Goizean plazaratutako manifestua eman diote, eta horren berri eman digu Iñaki Carro abokatuak.

“Beste aldera begiratzen jarraitzen du Bizkaiko aldundiak”

Bizkaibuseko lan gatazkaz galdetu diogu LAB sindikatuko Bizkaiko garraio publikoko arduradun Alberto Curtori.

“UGT, CCOO eta CENen sare klientelarrarekin amaitu behar da Nafarroan”

ELA sindikatuak helegitea jarri du Nafarroako administrazio auzitegian, 2015ean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta UGTk sinatutako hitzarmen bat baliogabe jotzeko, 1,6 milioi euroko iruzurragatik. Mitxel Lakuntza ELAko kideak esan digu “formakuntzarako dirulaguntzen sare osoa” salatu nahi dutela, “UGT, CCOO eta CEN patronalak azken 20 urteetan osatu duten sare klientelarra. Erregimena sostengatu eta egun botere handia dute Nafarroan”. “Aldaketa arlo guztietara” iristearen beharra aipatu du Lakuntzak

Bideragarritasun plana aurkez dezala exijitzen diote langileek Arcelor Mittali

Atzo elkartu ziren Donostian eta bilkura horren balorazioa egin dugu gaur LAB sindikatuko ordezkari Aitzol Cajaravillerekin. Bere hitzetan zuzendaritzaren jarrera “lotsagarria” izan zen atzoko bileran. Besteak beste, bideragarritasun plana aurkez dezala exijitzen diote langileek Arcelor Mittali, baina oraingoz zuzendaritzak ez die inolako planik aurkeztu. Osteguneko bilkuraren ostean hasiko da lekualdatzeen kontsulta epea eta, printzipioz, langileek protestak mantenduko dituzte.

Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen Lan Erreformaren kontrako protestak azkartuz doaz

Idoia Eraso (GARA), Pantxika Arranbide (Irulegiko Irratia) eta Pepe Aizpuru (Gure Irratia) kazetariek asteak eman dituen albiste esanguratsuenetako batzuk aztertu dituzte. Besteak beste, Lan Erreformaren kontrako greba orokorra eta lurralde elkargo bakarraren afera bezalako gaiak landu dituzte hiru kazetariek.

Amiantoagatik beste langile bat hil dela baieztatu du Asviamie elkarteak. Zazpigarrena 2016a hasi zenetik

Uzkudunek enpresa eta erakundeak jo ditu heriotzaren erantzule, amianto partikulak irensteagatik inolako neurririk ez hartzeagatik. Amiantoaren erruz azaleratutako gaixotasunak oldean ari dira hedatzen, gehienak erretiroa hartu ondoren. Amiantoaren biktimen elkartearen esanetan, altzairutegi edota galdategietan lan eginikoen artean «geroz eta agerikoagoak» dira arnas gaixotasunak: enfisemak, biriketako minbiziak eta biriketako EPOC gaitz butxatzaile kronikoak dira ohikoenak. Erretzearekin lotzen dira maiz, baina Asviamiek izurritetzat jo ditu, eta herritarrei eskatu die sala dezatela urraketa oro.

Jone Etxeberria: “Espainiar eredu ekonomikoa kopiatzeak amildegira garamatza”

Sortuk “Independentzia vs Langabezia eta prekarietatea” txostena aurkeztu zuen aurreko astean. Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoaren inguruko azterketa sakona egiten du bertan alderdi independentistak eta gaur, txosten horren nondik norakoak azaldu dizkigu Jone Etxeberriak.

Ordungo eta egungo langile borrokak, eskubideetan atzera egin dugu?

[TERTULIA] Martxoak 3ko gertakariak oinarri hartuta orduko eta egungo langile borrokei eta lan erreformei begira jarri gara Marisa Barrena eta Ixabel Etxeberriarekin. Eskubideetan atzera egin dugu? Zer garrantzia dute sindikatuek?