Enpresek euren ekoizpena deslokalizatu dute, eta gaur egun “mundu mailako lantegiari” buruz hitz egitea zentzu handiagoa du. Kapitala era globalean antolatuta dago, gero eta bortitzagoa dena; faxismoa ere indartzen ari da, nazioen arteko elkartasuna erasotuz. Beharrezkoa da langileen nazioarteko antolakuntza. Itxaropena ez dugu galtzen; erresistentzia egunez egun eraikitzen baitugu.
Category Archives: Ekonomia eta lan mundua
Etxekoandreen borrokatzeko grina
Hala erakusten du Nosotras, mujeres de Euskaldunadokumentalak. Euskaldunako ontziolaren itxieraren kontra borrokatu zuten emakumeen historia kontatzen du Zinebi jaialdian aurkeztu berri den filmak. 1983 eta 1988 urte arteko industria giroko Bilbora garamatza, emakume haien kontzientzia eta ahalduntzea erakusten duena.
“TTIPak Estatu Batuen sukurtsal bilakatu du Europa eta ondorioz, baita Euskal Herria ere”
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA EZ kanpainak mobilizazio eguna antolatu dute biharko eta horren hairra, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. Besteak beste, “Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos” leloarekin manifestazioak izango dira hego Euskal Herriko lau hiriburutan.
CAFeko langileek lan uzteak egingo dituzte azaroan zehar azpikontratazioa salatzeko
Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeek deituta batzarrak egin zituzten atzo CAFeko langileek. Bi gai zituzten zerrendan: Beasaingo zentroko altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa ematea eta enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena egitea.
CGT sindikatuak LABen kontra abiatu duen dinamika aztergai Eguzki Urtegarekin
Kasazio Auzitegiaren ondotik, Bordelekoak ere arrazoi eman dio LAB sindikatuari, eta enpresa txikietako hauteskundeetara aurkeztu duen zerrendaren kontra CGT-k ezarritako bigarren helegitea baztertu egin du.
“Confebask, CCOO eta UGTrekin sinaturiko akordioarekin, Jaurlaritza patronalarekin lerratzen ari da”
Pasa den uztailaren 22an gizarte elkarrizketaren mahaiaren harira Jaurlaritzak, Confebask, CCOO eta UGT sindikatuarekin negoziazio kolektiboaren inguruan sinatutako akordioa salatzeko manifestzioa egin dute gaur Gasteizen, ELA eta LABk. Sindikatu abertzaleek salaturikoaren arabera, “aztertzen ari direna patronalaren boterea oztopatzen duena erditik kentzea da. Gu oztopo bat gara eta erditik kendu nahi gaituzte”.
ZAD: aireportu baten kontrako borroka baino askoz gehiago
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes zonaldean dago ZAD gunea, frantses estatuarentzat “garatu beharreko zonaldea” bertan bizi diren aktibistentzat berriz, “defendatzeko gunea”. Aireportu baten aurkako borrokarekin hasi zena erresistentzia eta elkarbizitzan bilakatu da. Bertan izan da euskal herritar talde bat eta bizitutakoa kontatu digute Pauline Guelle eta Ekaitza Irastorzak.
“Duin bizitzen utz gaitzatela”
Joseba Insausti artzain gazteak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Ofizioa defendatu du ororen gainetik. Lierni Elortzak hitz egin du berarekin gure azoken tarterako. Feriako beste hainbat protagonisten hitzak ere bildu dizkigu.
“Langileen eskubideen aurka ari da beste behin Eusko Jaurlaritza”
ELAk ezohiko Nazio Kontseilua egin du gaur. Pasaden uztailaren 21ean CCOO, UGT eta Confebaskek hitzarmen kolektiboaren gainean akordioa egin zuten “Eusko Jaurlaritzaren babespean”. Hala salatu du ELAko komunikazio arduradun Iban Jimenezek.
“Demokraziaren kontrako eraso zuzena da”
CGT sindikatuak LAB IEHko enpresa txikietako hauteskunde sindikaletatik kanpo uzteko jarritako salaketa aintzat hartu du Bordeleko epaitegiak. CGTk emandako argudioak “gezur hutsak” direla salatu du LABeko Eñaut Aramendik. Halaber, helegitea jarriko dutela iragarri du Parisko auzitegian.