Gaurkoan bigarren greba eguna izan dute Bilbo eta Pasaiako Zamaketariek, estatuko gainerakoekin batera. Alain Olagorta, ‘Bilbo Estiba’ko LABen delegatuak azaldu digu gaurko greba “guztiz arrakastatsua” izan dela. Patronalari erreparatuta, “printzipioz patronala gaur arte ez dela mugitu” salatu du.
Category Archives: Ekonomia eta lan mundua
“Gure helburua zahar-etxeetarako hitzarmen sektoriala sinatzea da”
Greba luze baten ondoren, akordioa erdietsi dute azkenean Mirabila zahar-etxeko zuzendaritzak eta langileek. Ander Akarregi, ELA sindikatuko kideak azaldu digu euren helburua patronalarekin hitzarmen sektorial bat sinatzea zela, “baina ikusita ez duela horretarako asmorik, zentroz zentro sinatzen” joateko prest daudela.
“Aurreko batzarrean sortutako akta Patronalak ez zuen berretsi. Gure susmoa da enpresa guztiak ez datozela aurreko bilerako akordioarekin bat”
Alain Olagorta, LAB-eko eta Bilboko Zamaketarien Kolektiboko kideak azaldu digunez, “ez dakit zenbatgarren aldia da batzar batean patronalaren hitz onak entzuten ditugula, eta hurrengoan, aurreko batzarrean esandakoa ez dute bermatzen”.batzar batean.
Energia monopolioari alternatiba
Iberdrolaren gaineko ikerketa dela eta askok erabaki dute argindar enpresa hau alde batera utzi eta gurean ditugun beste alternatiba batzuen alde egitea; Goiener edo I-Ener izan daitezke, bata Hego Euskal Herrian eta bestea Ipar Euskal Herrian bidea egiten ari dira energia berriztagarriak oinarri hartuta herritar kooperatibak sortuta. Ordezkari banarekin hitz egin dugu.
“Negoziazio kolektiborako aukera erreal bat eskatzen dugu”
Iker Garin, LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduradunarekin hitz egin dugu Gipuzkoa Bizkaia eta Araban gaurko deituta zegoen grebari buruz. Salatu du azken urteetan Lakuako gobernuak ez duela planteamendu seriorik izan, eta legeak eskatzen dituen gutxiengoak edozein modutan betetzera mugatu direla azken 10 urteotan egin diren irakaskuntza arloko mahai negoziatzaileetan.
Supermerkatu kooperatiboak, bertakoa eta duin
Elikagai osasuntsuak izatea guztion eskubidea da baina guztion eskura al daude? Denda biologikoetako prezioak askotan altuak izaten dira eta ez dauden denen eskura. Alternatiba, bitartekaririk ez izatea da eta zuzenean ekoizle eta kontsumitzaileak harremantzea. Horretarako, formula berria dira supermerkatu kooperatiboak, gurean ere lekua egiten ari direnak.
Nekazaritza zentzudunean bide egiten
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen tarten Olatukoop elkarteko beste proiektu bat ezagutu dugu gaur: Uztarri kooperatiba. Bertako langile eta bazkide Haritz Azurmendik eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasunak.
“RGIa jasotzen dutenak alfer hutsak dira” Diskurtso hori iraultzeko hainbat gomendio
Noizbait gertatu zaizu toki publiko batean egon, eta pertsona bat ahots ozenez, RGI laguntza jasotzen duten horien inguruan maldizioka hastea? Eta denak ixilik geratzea? zu barne nahiz eta ez zauden berarkin inolaz ere ados? SOS Arrazakeriako Aniatze Agirrek horrelako egoerei aurre egiteko eta erantzun bat emateko hainbat aholku eman dizkigu. Argi esan digu, lehenengo urratsa dela horrelako pertsonekin zubi emozional bat lortzea, baina, “ixilik ez gara geratu behar bestela pentsatuko dute arrazoia dutela”.
Etxeko langileak: astean 60 ordutik gora eta askotan ezin atseden hartu
EAEko Etxeko Langileen erradiografia egin dugu Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko Lorea Uretarekin batera. Lanordu luzeak, zenbaitetan ezin atseden hartu edota ezin soldata osorik jaso. Egoera oso prekarioa da nahiz eta aurrerapauso batzuk eman direla aitortu digun, gehienak gaur egun Gizarte Segurantzan daude. Argi adierazi du, zaintza zerbitzu publikoak behar ditugula.
Zer da Olatukoop?
Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko atal berri bat jarri dugu martxan Olatukoopeko lagunekin, ostegunero izango ditugu hemen. Gaurkoan, bertako lehendakari Nagore Vegak egin digu aurkezpena, Olatukoop zer den azalduz.