Munduaren beste puntara, goazen Australiara!

Sidneyen bizi den Ander Alustiza beasaindarrarekin egin dugu hitzordua hango berri ekartzeko. Distantzia eta kontraste handiak dituen herrialde honetara ingelesa ikastera joan zen Alustiza. Zer hobe bere esperientziatik eta bizipenetatik baino munduko beste puntaren berri izateko.

Maider Iriarte “Brasildarrek berezkoa dute bizipoza”

Modu aunitz daude bidaiatzeko, eta gezurra badirudi ere estudiotik ere bidaia dezake batek. Horixe bera baieztatu dugu gaur Maider Irirarteren konpainian. Bidaiatu baino, herrialdeak ezagutu ditugu, hori egingo dugu astero, atzerrian bizi diren euskaldunekin. Gaur, Karelean saioan gustora aditu ditugu bere Maiderren bizipenak. Urte luzez aritu lanean garapenerako elkarlanean, Brasil, Guatemala, Jamaika eta Nepalen. Bertako bizimoduaz, jendeaz, musikaz….aritu gara luze eta zabal.

Bazenekien Europako hondartzarik luzeena Letoniak duela? 275 km

Hala azaldu digu Mikel Etxebarria Radiokulturako lagun eta bidaiariak. Bere eskutik ezagutu dugu Letonia, Baltikoko herrialdea, Lituania eta Estonia artean dagoena. Eskandinabia zein Errusiako ikutuak nabarmendu dizkigu, herrialdeak duen natura aberatsa eta hiri nagusiak.

“Superman asko ikusten genuen eta muturreko abenturazalearen irudiarekin apurtu nahi genuen”

“Abentura da gutxien gustatzen zaigun hitza” hala aitortuz hasi dugu elkarrizketa Josu Iztueta bidaiariarekin. Biziminezizeneko dokumentala egin dute berak eta Antxon Arza piraguista aintzindariak. AEBak ekialdetik mendebaldera zeharkatu dute, paisaia ederretan hartu dute atseden eta barrura begira jarri dira. “Nora edo nola joan baino norekin joan pentsatzen dugu orain” aitortu digu.

Hemingway festazale zezenzaletik haratago

Euskal Herrian izan dira berriki National Geographicen Traveller aldizkariko bi kazetari txinatar Ernest Hemingway idazle estatubatuarraren arrastoaren bila. John Hemingway biloba ere  izan da bisitetako batzuetan. San Ferminetako zezenketa eta festazale topikoetatik haratagoko idazlea ezagutu ahal izan dute Edorta Jimenez gidariaren eskutik. Berarekin hitz egin dugu.

Budapest: Danubio, auzo judutarra eta irrati libreak

Motor gainean jarri eta Mikel Etxeberriarekin bidaiatu dugu gaur berriz, Hungaria ezagutzeko parada izan dugu gaur. Alde menditsua iparraldean, lauagoa hegoaldea. Budapest hiriburua kenduta, ez da oso herrialde ezaguna  Mikel Etxeberriaren ustez. Danubio ibaiak banatuta, txoko berezi asko ditu Budapestek: ibai ertzea, judutar auzoa, sauna bainoak…bisitatzeko erreza eta merkea dela esan digu. Baina hitz egin dugu ere Hungariako egoera politikoaz, gora egin baitute alderdi eskuindarrek, irrati libreek ere nabaritu dute hori

Nepaleko lurrikara, Frantziako Gobernuaren kudeaketa txarra eta Atharratzeko laguntza kontzertua.

Nepaleko lurrikara, Frantziako Gobernuaren kudeaketa txarra eta Atharratzeko laguntza kontzertua.

Pipas Larrandaburu: Nepaleko lurrikara, Frantziako Gobernuaren kudeaketa txarra eta Atharratzeko laguntza kontzertua.

Nepaleko lurrikara, Frantziako Gobernuaren kudeaketa txarra eta Atharratzeko laguntza kontzertua.