Lezo Urreiztieta herriarekin konprometitutako pertsona izan zela esan dezakegu. Bere bizitza osoan zehar, sinestezinak diren istorioak bizitu zituen Urreiztietak. Joseba Aurkenerenak bazuen bere berri. Ordea, bere alaba Miren Urreiztieta ezagutu eta bere aitari buruz Martin Ugaldek idatzitako liburuaren kopia bat eman zion. Lezoren bizitzaren pasarte batzuk ekarri ditu Aurkenerenak.
Category Archives: Bidaiak
Altai mendilerroa, Alpeak errusiarrentzat
Siberiako Novosibirsk hiritik Altai mendilerrora joan zen Mikel Etxeberria bidaiaria. Pedalkadaz pedalkada inguruko eskualdeetan barrena ibili zen luhusoarra. Paraje zinez ederrak direla kontatu digu, hango gastronomia eta kultura aipatzeaz gain.
“Errusiak badu zerbait erakargarria, hitzez azaltzea ezinezko zaidana”
Mikel Etxeberria bidaiaria aurten Siberiako Novozibirsk hirian izan da. Errusiera klaseak hartu eta hango familia baten etxean. Eurei buruz ditugun “topikoak” ez direla benetakoak azaldu digu. Novozibirsk hiritik Altai mendilerrora joan zen ondoren bizikletan, baina hori hurrengo atalean azalduko digu Etxeberriak.
Barnealdeko mendiaz gozatzeko aukera paregabe, Hirukasko ibilaldian
Bihar da hitzordua. Bidarraien hasi eta Itsasuraino, 35 kilometroko bidea eta 3 tontor: Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamendi. Hirukasko elkarteak antolaturiko ekimenak 28 urte ditu dagoeneko. Gizakiaren eta mendiaren arteko loturan, plazerra da helburu nagusia. Julen Olhagarai antolatzailearekin izan gara.
Vancouver, naturaz gozatzeko aukera ematen duen hiri kanadiarra
Kale Gorrian saioan, hilean behin, bidaia egiten dugu Mikel Etxeberriarekin. Gaurkoan Kanadara eraman gaitu, Vancouver hirira. Naturaz gozatzeko aukera ematen du hiriak ez ezik, baita inguruak ere. Bertako jedea irekia dela azaldu digu Etxeberriak eta badagoela aukera diru gehiegi gastatu gabe batetik bestera ibiltzeko.
Asteko argazkiak: argazkilariak salbatzaile ala errealitatearen erakusle?
Asteko argazkiak atalean bi gai izan ditugu hizpide Argazkipress-eko Jagoba Manterolarekin. Batetik, faxismoaren aurkako ikono bilakatu diren irudiak, eta horien artean, berriki sare sozialetan zabaldu den Saffiyah Khanena. Eta bestetik, fotokazetariek gatazketan duten funtzioa: bizitzen salbatzaile izan behar dute ala errealitatearen berri eman behar dute?
AEBetan barna hiria eta parkeak tartekatuz
Gaurkoan AEBetara bidaiatu dugu Mikel Etxeberria Radiokulturako kide eta bidaiariarekin. Hiri hainbat eta parke natural hainbat hautatu dizkigu eta biak tartekatuz egindako bidaia azaldu digu. Los Angeles, San Francisco, Las Vegas hiriak eta Sekoiak parkea, Yosemite, Dead Valley eta Gran CaƱon zeharkatu ditugu.
Bratislava: turismoaren atzaparretan oraindik erori ez den hiriburua
Radio Kulurako Mikel Etxeberriarekin beste behin ere munduan zehar ibili gara, gaur bidaia bikoitza proposatu digu, Bratislava Eslovakiako hiriburua ezagutu, eta ondoren Vienara (Austria) hurbildu. Hala egin zuen berak behin, bi hiriburuak aski gertu baitaude, 80 kilometro dira. Bratislava hiri lasaia, polita eta astsegina dela esan digu Mikel Etxeberriak.
Zipre, batasuna lortu nahian
Estatua antolatzeko eredu hainbat daude munduan eta Europan, horietako bat ezagutu dugu gaur Urtzi Urrutikoetxea kazetariarekin, Zipreko uhartearena. Estatu independientea den arren, bitan zatituta dago, greziar zipretarrak eta turkiar-zipretarrak daude, eta batasuna lortu nahian dabiltza.
“Nepalera behin joaten dena ondoren berriz itzultzen da”
Antton Basurko lau aldiz izan da Nepalen. Inguruneari eta herrixkei dagokionez kontraste handiko lurraldea da Nepal. Pentsa, Himalaiako zortzimilakoetatik 250 metrotan eta Indiarekin muga egiten duen Terai lautadaraino. Bitxikeria gisa, bai al dakizu munduan Everest gisa ezagutzen den mendiari nola deitzen dioten Tibeten eta Nepalen?