Mexikora eta Greziara brigadak antolatu ditu Zabaldik

Azken urteetako etenaldiaren ostean, Iruñeako Zabaldik berriz ere antolatu ditu brigadak. Aurten Mexikoko eta Greziako errealitate anitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da.

“Torturatu eta gainera duten inpunitatea zigor bikoitza da guretzat”

Aste honetan Burlatan torturaren kontrako mural bat egiteagatik atxilotu dituzten zortzi lagunei elkartasuna adierazteko ekimen asko egin dira Euskal Herri osoan. Azken hamarkadetan torturatuak izan diren burlatarrek agerraldia egin dute. Horietako batekin izan gara, Itxaso Torregrosarekin. Asteartean ere atxilotu zuten Torregrosa. Salatu du euren tortura salaketak ez direla inoiz ikertu, “inpunitate osoz” jarraitzen duela estatuak, eta gainera “publikoki salatzea” zigortu nahi dutela.

“Nazioa ez da eraikitzen ‘zazpiak bat’ aldarrikatuta, proiektuak partekatuz, baizik”

Mugari begira jarri da Kike Amonarriz, Hego eta Ipar Euskal Herriak bereizten dituen mugari begira.

25 urte bete ditu UEMAk

16 udalerrirekin hasi zena 73 udalerritan bilakatu da, eta aurki udal gehiago batuko dira UEMAra. Udalek euren jardunean euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko eta bitarteakoak jasotzeko erronkak dituzte. Alabaina, udaletatik kalera, herritarrengan eragin nahi du UEMAk. Josu Labakaren esanetan, erronkarik nagusiena euskararen erabilera sustatzea dute udalek.

“ETB Nafarroan ikus dadin prozesua azkartu beharko luke nafar gobernuak”

Eten dute, ez da ETB ikusten Nafarroan. Espainiako industria ministeritzaren aginduz eten du emisioa ETBk gaur goizean. Tartean, UPNk ezkutatuko informazioa ere azalerazi da. Erabakiaz eta Nafarroako gobernuak eta Jaurlaritzak duten arduraz galdetu diogu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiari.

“Nire abestiekin bizitzeko beste era bat aldarriaktu nahi dut”

Gure ostiraletako  Elkarrizketa Akustikoei  fidel,  gaur , Mikel Uraken Santutxuarraren bisita jaso dugu. Gitarra eta ahotsa, ez du gehiago behar bizkaitarrak. Azaroan kaleratu zuen “Neguaren ostean” diska eta gurean zuzenean egin ditu hainbat abesti. Gosez geratzen bazarete, jakin datorren maiatzaren 6an, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean eskainiko duela kontzertua. Besteak beste,kKantuak sortzeko influentziaz ere aritu gara solastean, eta Mikel Laboaren influentzia ere baduela dio Mikel Uraken Santutxuarrak.  Hau bigarren diskoa du, lehendabizikoan ingelesez abestu zuen, bigarren honetan aldiz, euskaraz egin du eta emaitza “gordinagoa” dela dio.

“Euskara sasoian jarri eta kirola D ereduan eskaintzea gure seme-alaben hoberako da”

Lehengo asteko Udaltop jardunaldiei erreparatu die Iñaki Eizmendik, aurten, haur eta gazteen hizkuntza ohiturez eta kirolean euskarak duen presentziaz egin dira jardunaldi horiek. Izan ere, haur eta gazteen euskara erabileran eragiteko garrantzitsua da eskolaz kanpoko jarduerari erreparatzea, eta horretan kirola da nagusi.

“Hiriak giltzarri dira euskara biziberritzeko, ikusteko dago legea izango ote den”

Euskararen normalizaziorako hiriak giltzarri direla uste du Bai Euskarari ziurtagiriko Rober Gutierrez. Martxoaren 10ean, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean egindako Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak izeneko mahai-inguruan parte hartu zuten Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak; Joseba Asiron, Iruñekoak; Mixel Etxebeste, Mauleko auzapezak; Eneko Goia, Donostiako alkateak; eta Gorka Urtaran, Gasteizkoak, eta horri erreparatu dio Gutierrezek. Haren hitzetan, hirietako agintariek ardura handia dute, etorkizunean eremu horiek hizkuntza eskubideen berme izango badira.

LARUNBATEKO “FEMINISTOK PREST!” MANIFESTAZIOAREN AUDIO ERREPORTAIA

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta milaka lagun atera ziren kalera larunbatean, biolentzia matxista guztiak salatu asmoz. “11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!” lelopean Gasteizeko kaleak zeharkatu zituen manifestazio jendetsuan 12.000 lagun inguruk parte hartu zuen antolatzaileen arabera.

“Gutxituak hiztunak gara. Gure burua gutxitzeko ez dugu besteren laguntzarik behar”

Aste Santuko oporretan seme-alabekin izandako pasadizoen berri ekarri du Manex Agirrek. Izan ere, Agirreren ustez jende ezezagunak haurrekin hitz egiteko duen joera nahiko ohikoa da, eta hori gertatu zaie “Espainia elebakarrera” egindako bidaian.