Garai zailak bizi ditu François Hollandek, Estatu Frantziarreko presidenteak. Inkestek diotenaren arabera, Frantziako presidente batek sekula izan duen ospe txarrena du Hollandek eta egoera irauli asmoz, primariak deitu ditu Alderdi Sozialista Frantsesaren baitan ospea eta erreferentzialtasuna irabazteko.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Orlando hainbat munduan eta gurean
Astebete da Orlandako eraso larria gertatu zela. Ixiltzen eta ezkutatzen direnak ordea asko dira mundu zabalean eta horietan harreta jarri nahi izan du LGTBI kolektiboak. Euskal Herrian ere ez gaude homofobia eta transfobiatik salbu. Hortik, ekainaren 28an kalera ateratzeko deia egin izana. Iruñea eta Bilboko lagunekin hitz egin dugu.
Indarkeria, matxismoa…futbola inguratzen duen zelofana
[TERTULIA] Eurokopa eta jarraitzaileen arteko liskarrak edota Iker Muniain Athletickeko jokalariaren kontra egindako sexu abusu salaketa. Denak ezin zaku berean sartu baina askotan doa futbola indarkeria edo matxismoarekin lotuta, Bai behintzat nagusitzen den futbol eredua, gizonezkoena eta profesionala. Nola atera eredu horretatik?
Zer gertatzen ari da Gracia auzoan?
Maiatzaren 23an lehertu ziren liskarrak Bartzelonako Gracia auzoan mossoek Banc Expropiat zentro soziala hustu ondoren. Gune honen bultzatzaileek eta udalak momentuz ez dute irtenbiderik topatu eta gune autogestionatutik adierazi dute ez dutela erakundeekin harremanik mantendu nahi. Gracian bizi den Saioa Baleztena kazetariarekin hitz egin dugu.
“Etxebizitza eskubide subjetiboa dela aitortu arte borrokan jarraituko dugu”
Atzo hasi zuten Bizkaiko hainbat eragilek 30 orduko baraualdia Bilboko Areatzan. Alokairu soziala, pertsona orok etxebizitza duina izateko duen eskubidea eta oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Baraualdia Angel Toña enplegu sailburuarekin egindako bilerarekin amaitu dute. Goizean plazaratutako manifestua eman diote, eta horren berri eman digu Iñaki Carro abokatuak.
Lydia Davisen ekonomia linguistikoa
Literatura proposamenen tartean Lydia Davis eta haren obra ekarri dizkigu Danele Sarriugartek. Idazle, itzultzaile eta irakasle estatubatuarraren fikziozko lanari begira jarri gaitu, haren ipuin laburren bildumari begira. Hizkuntzaren erabilera doia, zorrotza eta biluzia aipatu dizkigu. Hiru ipuin ere irakurri ditugu.
“Emakumea, euskalduna, borrokalaria…pastorala izateko gai guztiak ditu”
Igandean aurkeztuko da Baionan Katalina de Erauso pastorala. Libre izateko borrokatu zen emakume baten istoria biltzen du; XVII. mendean Donostiako komentutik ihes egin zuen emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Lehen aldia da Euskal Herrian emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzi eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Ithurbide Berrogain da idazlea.
Ordungo eta egungo errefuxiatuak, zer ikasi dugu?
Nazioarteko atalean errefuxiatuen gaia hizpide hartu dugu Gara egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Horretarako, orain gutxi estreinatu den “1940ko maiatza” pelikula hartu dugu abiapuntu, Alemaniako arma naziak Frantzia erasotu eta bertako herri txiki bateko biztanleek ihesaldi kolektiboa antolatzen dutenekoa. Zer aldatu da ordutik? Siria edo Libanotik ihesa gurera datozenak ez al dira errefuxiatu berdinak?
“Brasilgo Estatu kolpea kapitalaren eta patriarkatuaren arteko aliantza kriminalaren ondorio da”
Hamabostean behin egiten dugun Munduraman tartean Brasileko egoera politikoaz hitz egin dugu gaur, Kalegorrian saioan, Oihan Larrañaga kazetariarekin. Egoera hobeto ulertzeko gainera, Amanda Verrone aktibista brasildarra elkarrizketatu du Larrañagak.
“Kartzela politikak behartzen gaituen kilometroek kostu gordinak dituzte”
Algortako bi bizilagunek istripua izan dute Valdemoroko espetxetik bueltan zetozela. Zauri arinak izan dituzte eta ongi daude Etxerateko Urtzi Errazkinek jakinarazi digunez. Hori ordea, kasualitatea baino ez dela gaineratu du, dispertsio politikaren ondorioz hildakoak 16 direla gogora ekarriz. Gaur eta bihar elkarretaratzeak deitu ditu Etxeratek.