Iñaki Rekarte preso politiko ohia, Langraitz bidea hartutakoa eta ondorioz egindakoaz damutu, barkamena eskatu eta espetxetik atera zenak taberna du Doneztebe herrian. Bigarren bat, Rekarteren lagun bat, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin jarri zen harremanetan taberna horretan bertso saioa eskaini zezatela proposatuz baina bertsolariek informazio falta argudiatuta azkenean bertan behera geratu zen. Ondotik, arrazoi politikoak argudiatuta, Iñaki Rekarte berak bi bertsolarien aurkako adierazpenak egin ditu hainbat hedabideetan, bereziki, El Paisen eta ondorioak ere ekarri ditu honek. Besteak beste, Donostia 2016 ekimenean aholkulari lanetan dabilen Jon Maiaren dimisioa eskatu dute PSEk eta PPk. Jon Maia berari eskatu diogu iritzia.
Category Archives: Berriak eta analisiak
Haziera, hazien artxiboa
Bertako hazi barietatea kontuan hartuta eta bertako ondarea izanik, transnazionalen aldetik babesteko ekimena da Haziera Donostiako Cristina Eneak martxan jarritako ekimena. Haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da hazien artxibo hau. Eskala txikiko nekazaritza mantendu eta landutako bioazintasunaz kezkatzen diren pertsona eta erakundeentzako topagunea. Oier Etxeberria Cristina Eneako ekimen kutluralen koordinatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Pankreas, bertsotan antzezten
Gaur eta bihar estrenatuko du Tarten konpainiak Bilboko Arriagan Pankreas tragikomedia, euskaraz bertsotan emango den lehen antzenlana. Patxo Telleriak idatzia eta berarekin batera taula gainean ariko dira Joseba Apaolaza eta Mikel Martinez.
Eskolara joateko autobusik gabe utzi nahi dituztela salatu dute Santurtzin
Murrizketak bizitzaren arlo guztietan nabari dira, baita hezkuntza publikoan ere eta Santurtziko “Emilia zuza Brun” eskola publikoan aski ongi dakite hori. Murrizketak aitzaki hartuta, Hezkuntza Departamentuak autobus zerbitzua kendu nahi die eta horrek, ondorio nabarmenak izango ditu haurrengan eta hauen gurasoengan. Hori guztia salatzeko hain zuzen, gaur prentsaurrekoa eskaini dute udaletxe atarian eta bizi duten egoera salatzeko protestak iragarri dituzte. Guk, eskolako zuzendariarekin hitz egin dugu goizean.
Llega un nuevo juicio político contra 4 gasteiztarras
Xabier Fernández de Gamarra, Federico Lomas, Koldo Moreno y Aitor Juarez suman una petición fiscal de 48 años de cárcel. Les acusan de militancia en la desaparecida organización juvenil Segi, de desórdenes públicos y violencia callejera.
En el juicio contra ellos que se desarrollará en pocos días, utilizarán como pruebas declaraciones realizadas bajo torturas y amenazas. Se trata por lo tanto, de cuatro jovenes alaveses que corren el peligro de ser encarcelados y por eso, en la capital alavesa ya han empezado a organizar la solidaridad. Hoy hemos hablado con uno de ellos, con Aitor Juarez.
Asier Gonzalezen egoeraz hitz egin digu abokatuak
Guardia Zibilak Asier Gonzalez Sareasu santutxuarra atxilotu zuen atzo Bilbon, haren etxean, goizaldeko ordubietan. Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren arabera, ETAri laguntzea leporatuta atzeman zuten. Arratsaldean, ostera, inkomunikazio erregimena kendu zioten, eta gaur bertan deklaratuko du Guardia Zibilaren aurrean, abokatuaren laguntzarekin. Bere egoeraz galdetu diogu Ane Ituño abokatuari eta hainbat xehetasun eman dizkigu.
Usua Garin: Jendarteko estereotipoak areagotu egiten dira herrietako festetan
Festak, tradizioa eta emakumeen parte hartzea ditu oinarrian “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentalak. Emakumeen parte hartzearen inguruko gogoeta feministetatik abiatuta, Euskal Herriko jai ereduen erakuslehio bat da aipatu dokumentala. Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean egindako lana da, Ekhiñe Muguruza eta Usua Garinek egina. Gurean izan dira Usua Garin egilea eta Emagineko Miren Aranguren.
I Barcena: Fukushimaren hondamendiak politika energetikoaren eztabaida mahai gainean jarri zuen
Munduak bizi izan dituen istripu nuklear lazgarrienetako baten urtemuga da bihar, Fukushimako lurrikara eta ondorengo hondamendia gertatu zenetik hiru urte pasa dira. Gertakari hark utzitako ondorioez, politika energetikoaz eta Garoñako zentrala berriz martxan jartzeko aukeren inguruan hitz egin dugu Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin.
BiharkoLurraren Elkarte-ko Tomax Ergi elkarrizketatu dugu gaurkoan
Ipar Euskal Herrian hasi da ofizialki hauteskunde kanpaina eta horren harira, eragileek euren aldarriak eta eskakizunak mahai-gaineratu dituzte. Noski, laborariek badute zer esana eta gaur, laborantza ekologikoa eta autonomoa bultzatzen duen Biharko Lurra Elkartearen eskakizunak ezagutu ditugu Tomax Ergiren eskutik.
Lilatoiak 25 urte
Asko dira Emakumeen Nazioarteko egunaren harira antolatzen diren ekimenak. Eta horietako batek sona handia lortu du azken urteetan, Lilatoia herri lasterketaz ari gara. Igandean ospatuko da Donostian 5 km-ko lasterketa, 3.500 emakumeren parte hartzearekin.